Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ERREPIDEKO TURISMOA

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saila Salón High Motors & Luxury Show, motor eta luxo zaleentzako saloian egongo da

Ekitaldi honen laguntzaileen artean dago eta The Basque Route, kotxez egiteko ibilbideen ekimena aurkeztuko du.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak Galdameseko Loizaga Dorrean asteburu honetan ospatuko den High Motors & Luxury saloia aprobetxatu nahi du The Basque Route (www.thebasqueroute.eus) 2016 tik garatzen ari den kotxez egiteko ibilbideekin lotutako proiketua aurkezteko eta ezagutzera emateko. Aurkezpena, bihar larunbata, arratsaldeko 7etan izango da eta honez gain, Euskadik turismo-informaziorekin erakustoki bat izango du hiru egunetan.

High Motors & Luxury saloia motor inguruko luxozko produktuak ezaguterazteko modu berria bihurtu da, goi mailako marken, establezimenduen eta produktuen kontsumitzaileen zerbitzurako ekitaldi berritzailea. Ekitaldiak hainbat ekintza izango ditu bere egitarauan: ibilgailuen probetatik hasi eta hitzaldietaraino, ardo eta produktu ezberdinetako dastaketak, desfileak, musika zuzenean eta abar luze bat tartean.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31