Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   GOBERNU-BATZORDEA IZENDAPENAK

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Jesús García De Cos izendatu du Turismo eta Merkataritzako sailburuorde

o Sailburuorde berriak, zuzenbidean lizentziaduna, esperientzia handia du prestakuntzaren eta enpleguaren arloan, eta, gainera, aholkulari juridiko gisa jardun du gai horietan.

Gaur, Gobernu Kontseiluan, Jesús García De Cos Turismo eta Merkataritzako sailburuorde izendatzea onartu da. Zuzenbidean lizentziaduna, sailburuorde berriak aholkulari juridiko gisa lan egin du azken hamarkadan UGT Euskadiko hainbat kabinete teknikotan. Bereziki, prestakuntza eta enplegu gaietan murgilduta egon da, eta, beraz, haren helburuetako bat izango da "digitalizazioaren eta berrikuntzaren aldeko apustu irmoa egitea turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreetan, krisitik indartuta ateratzeko".

Era berean, lan-merkatuaren analisiak, txostenak eta azterlanak egiten aditua da. Beraz, Euskadiren lan-egoera oso ondo ezagutzen du, eta horrek, Javier Hurtado sailburuaren hitzetan, "Lan-merkatuaren ikuspegi zabala emango du, eta zalantzarik gabe, beharrezkoa den ostalaritzako, merkataritzako eta turismo arloko enplegu duintasunaren aldekoa".

Jesús García De Cos Lanbideko Administrazio Kontseiluko kide ere izan zen (2012-2015), Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko eta Lan Harremanen Kontseiluko kide, eta orain arte Osalaneko Kontseilu Nagusiko aholkulari izan da, eta ERASMUS+ programaren barruan, Europako hainbat proiekturen zuzendari izan da.

Izendapenarekin osatu egin da Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila. Helburua udal, foru eta autonomia-erkidego mailako esperientzia eta kudeaketa ikuspegia bateratzea da, Covid19aren krisiak hain zigortuta dituen arloetako enplegua mantendu eta indartzearen garrantziarekin batera; izan ere, arlo horietako batzuk berregituraketa-prozesuetan zeuden aurretik ere.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30