• EXPOVACACIONES
"Turismoa aukera gisa" ikustearen garrantzia azpimarratu du Sonia Pérez sailburuak Expovacaciones azokaren inaugurazioan
" Euskadi igandera arte egongo da Expovacaciones azokan bere eskaintzari eta asteburuko jarduerei buruzko informazioarekin " "Green Spain-España Verde" markaren 30. urteurrenean "El Transcantábrico" luxuzko trena aurkeztuko da 4 Autonomia Erkidegoen artean (Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galizia) gaitutako gunean
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia PérezekExpovacaciones azokaren inaugurazioan parte hartu du gaur goizean, Barakaldoko BECen, Turismoko Estatu Idazkari Isabel Oliverrekineta Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Diputatu Imanol Pradalesekinbatera.
Sailburuak azaldu bezala, “aukeratzat” hartu behar dugu turismoa, bere hazkunde jasangarriari eta eutsiari esker, kontuan izanik “turismoa gero eta enplegu gehiago sortzen ari den jarduera bat dela. 2018aren bukaeran, lehen aldiz, gainditu egin da Gizarte Segurantzako 100.000 afiliatuenkopurua turismoarekin zerikusia duten jardueretan. Euskadiko guztizkoaren %10,8 dira jada”.
Zentzu horretan, sailburuak adierazi duenez, “aitzindaritzan gaude maila nazionalean turismoaren lehiakortasunean, Exceltur-eko Monitur 2018ren arabera, turismoak izugarrizko garrantzia duen erkidego hauen gainetik: Kanariak, Katalunia, Andaluzia eta Madril”.
Euskadi Expovacaciones azokan
Euskadik 150 m2-ko stand bat du bertan, Fitur azokan erabilitako diseinu berarekin, non euskal ibilbide handiaren irudiek eta “Euskadi para todos los gustos” lemak egiten dieten ongietorria bisitariei.
Aurten ospatzen da Galiziak, Asturiasek, Kantabriak eta Euskadik osatutako “Green Spain” marka turistikoaren 30. urteurrena. Hala, lau erkidegoak espazio bateratu batean kokatuko dira, gaur goizean “El Transcantábrico” luxuzko trena aurkeztuko den gunean.
Euskadiren standean gaikako 3 informazio-mahai egongo dira: bat Euskadiko eskaintza orokorrarekin; beste bat hirien eskaintzarekin, eta hirugarren bat “touring” (The Basque Route) produktuaren eskaintzarekin. Gainera, informazioa eskainiko da datozen hilabete hauetarako planei buruz, besteren artea: turismo industrialari lotutako baliabideetarako bisita, ibilbideak bizikletaz eta oinez, famili planak eta abar.
Eta, aurreko edizioetan bezala, aurten ere jardueren programa interesgarri bat egongo da astebururako: gazta, txakolina, sagardoa eta ardoa dastatzeko saioak, eta globoflexia eta euskal dantza garaikideko erakustaldiak, “Aukeran” taldearen eskutik. Hori guztia euskal publikoari zuzendua, merkatuan Euskadiko hoteletako eta agroturismoetako guztizko bisitarien % 10,6 adierazten duenari.