Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ESTATISTIKA

Udako turismo-datuek 2019ko udaren antzeko mailekin gainditu dituzte aurreikuspenak

" Sailburuak nabarmendu du abuztuko turismo-datuek aurreikuspenak gainditu dituztela, "2019ko abuztuko batez besteko tarifak, gaualdiak eta sarrerak" igo baitira

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak udako turismoaren balantzea egin du, Eustaten datuak argitaratu ondoren. Turismoaren Nazioarteko Egunean, sailburuak turismoaren garrantzia gogoratu du, “ez soilik ekonomiaren ikuspegitik, baita kulturaren eta gizarte-kohesioaren ikuspegitik ere. EAEn, turismoa BPGd-aren % 6,4 da eta 100.000 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan turismoaren sektorean, baina, horrez gain, askoz familia gehiago daude haren mende”.

 “Abuztuko turismo-datuak ezagutu ondoren”, jarraitu du sailburuak, “esan dezakegu EAEn udak aurreikuspenak gainditu dituela turismoaren arloan. 2019ko abuztuan baino zifra handiagoak ditugu sarreretan, gaualdietan eta batez besteko tarifetan”.

Sailburuak azaldu duenez, 3 joeratan bete dira uda hasieran egindako aurreikuspenak. Lehenik eta behin, naturako turismoaren nagusitasuna dago. Izan ere, lehendik ere goranzko joera zuen eta pandemiaren ondorioz areagotu egin da joera hori.

 “Uztailean turisten 19.103 sarrera izan genituen EAEko landa-ostatuetan, 2020an baino % 36 gehiago eta 2019ko 21.471etik gertu (% 11 gutxiago). Abuztuan, zifrek 2019koak gainditu dituzte hiru lurraldeetan: 29.140 sarrera izan dira landa-turismoko etxeetan, eta 23.536, berriz, 2019an. Hau da, % 23,8ko igoera izan da. Hortaz, 2021eko uztailean eta abuztuan 48.243 pertsonak eman dute gaua landa-turismoko establezimenduetan, eta 2019ko uztailean eta abuztuan, berriz, 45.007 pertsonak. 2019ko uztailarekin eta abuztuarekin alderatuta, % 7,1eko igoera izan da EAEko landa-turismoko establezimenduetako sarreretan”.

Uda hasieran planteatzen zen bigarren premisa atzerriko bisitarien beherakada zen, herrialde askotako mugikortasun-murrizketen ondorioz. Beherakada argia izan da, eta turismo nazionalaren gorakada nabarmenarekin konpentsatu da gainbehera hori.

 “Ostatu guztien adierazleak ditugun urtarriletik uztailera arteko erreferentziarekin, 2019an nazioarteko turistak % 41 izan ziren ostatu guztien baturan. 2021eko urtarriletik uztailera, berriz, ez da % 23 gainditu”.

Hirugarren premisaren arabera, udak 2020ko zifrak gaindituko zituen, 2019ko datuetara iritsi gabe. “Puntu horretan, errealitateak aurreikuspenak gainditu ditu, bereziki abuztuan. Izan ere, hoteletan ere, aurreikuspen txarrenak zituzten arren, abuztuko zifrak gainditu dituzte. Gure 3 hiriburuek beren erakarpen turistikoaren indarra erakutsi dute. Gasteizek eta Donostiak 2019ko zifrak gainditu dituzte bi hilabeteetan, % 3,2ko eta % 8ko hazkundearekin, hurrenez hurren. Bilbo bakarrik ez da 2019ko datuetara iritsi, % 11ko jaitsiera izan baitu, baina 2020ko datuekin alderatuta, bikoiztu egin ditu sarreren datuak”.

 “Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailean, kalitatezko turismo jasangarriaren aldeko apustua egiten dugu. Ez dugu zifretan oinarritu nahi, ezta turismoaren hazkunde kuantitatiboan ere. Aldiz, gure asmoa da eredu turistikoa hazkunde jasangarri eta iraunkorrera, urtarokotasunik ezera, fluxuak lurraldean zehar banatzera eta egonaldia luzatzera bideratzea. Hala ere, onartu behar dugu, pandemiaren ondorioz turisten sarrera jaitsi ondoren, 2019ko mailetarako susperraldiaz hitz egin ahal izatea oso albiste ona dela krisialdi honetan asko sufritu duen sektore batentzat” esanez amaitu du sailburuak.

 

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31