Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO JASANGARRIA

Urdaibaiko Erreserba, Euskadiko lehen gune babestua, turismo-leku iraunkor gisa akreditatua

Urdaibaiko Biosferaren Erreserba izango da, aste honetan, Turismo Iraunkorraren Europako Gutunari atxikitzeko prozesua amaitu ondoren, turismo-leku iraunkor gisa kreditatzen duen Euskadiko lehen gune babestua.

Prozesu hori 2019ko otsailean hasi zen, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren menpeko Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren Zerbitzua eta Urremendi Landa Garapenerako Elkartearen eskutik. Prozesuan Bermeo, Mundaka eta Gernikako turismo-bulegoen lankidetza aktiboa eta Basquetour-Turismoaren Euskal Agentzia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Urdaibairako Turismo Jasangarrirako Elkartearen (Tourdaibai) laguntza ere izan da.

Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako zuzendari Nicolás García Borreguerok ziurtatu du akreditazio hori "ibilbide-orria" dela, ekoturismoaren printzipioetan oinarritutako turismoa garatzeko, ingurumena, gizartea eta ekonomia errespetatuz.

Gainera, esan duenez, aukera emango du helburu hori nazioartean ezagutarazteko, eta, hala, haren kontserbazioaren eta lurraldearen garapen iraunkorraren arteko orekari laguntza handiagoa emateko, "eskualdea kalitatezko turismo-leku arduratsu eta seguru gisa bultzatzeko, Euskadin erreferentziazkoa baita".

Turismo Iraunkorraren Europako Gutuna (CETS) turismoaren garapena jasangarritasunaren ikuspegitik sustatzeko ekimen bat da. Borondatezko metodo eta konpromisoa da, turismo jasangarriaren printzipioak aplikatzeko, eta jasangarritasunaren aldeko apustua egiten duten lurraldeetako kudeatzaileak eta enpresak orientatzen ditu beren estrategiak modu parte-hartzailean definitzeko.

Gaur egun, CETSri atxikitako 168 gune daude 20 herrialdetan banatuta, eta, akreditazio horren onuren artean, hauek nabarmentzen dira: Europan, turismo iraunkorraren arloan bikaintasun-lurralde gisa, garapen sozioekonomiko orekatuari bultzada ematea eta kalitatezko turismo-produktuak garatzea, benetakoak eta ingurunearekin koherenteak.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30