Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMOA ETA KIROLA

Vitoria-Gasteiz, Kirolaren Hiriburu

Turismo eta Ostalaritza zuzendari Maider Etxebarriak hedabideei gaur arratsaldean Europa Jauregian aurkeztuko den “Vitoria-Gasteiz, Kirolaren Hiriburu” egitasmoa azaldu du. Ekitaldira kirol elkarte eta federazio, kirolariak, komunikabide espezializatuak, kirol-ekitaldietako antolatzaileak, klubak edota erakunde pribatuak joango dira.

Turismo eta Ostalaritza zuzendari Maider Etxebarriak “Vitoria-Gasteiz, Kirolaren Hiriburu” egitasmoa azaldu die hedabideei, Martin Fiz eta Elena Loyo kirolariekin batera. Egitasmoa gaur arratsaldeko 7etan aurkeztuko da Europa Jauregian kirol elkarte eta federazio, kirolariak, komunikabide espezializatuak, kirol-ekitaldietako antolatzaileak, klubak edota erakunde pribatuen aurrean, besteak beste. Proiektua www.vitoriagasteizsports.com plataforma sortzean datza.

Vitoria-Gasteizek egunero kirolak irudikatzen dituen baloreekin duen lotura erakusten du lehen mailako ekipamendu-sareari esker, kirola guztiz ere errotua eta kirola egiteko natura-ingurura eta hiri-guneetara egokitua egoteari esker, edo kirol erreferente asko daudelako, esaterako kirol-entitateak, ekitaldiak edo goi-mailako kirolariak.

Plataformaren sorrerak Gasteizen kirolari lotutako eskaintza guztiaren aurkezpen-gutun gisa balio du, ekitaldiak, ekipamenduak, natura-ingurua eta gainera, bertako kirolariak, kirol egokitua, osasuna eta kirola, etabar.

Turismo zuzendariak azaldu du “Eusko Jaurlaritzak etorkizunean beharreko baliabideak bermatuko dituela baina egitasmo kolektiboa izaten jarraituko duela, kirolarien iritziak kontutan izaten jarraituko dugu, turismo-enpresen lankidetza eskatzen jarraituko dugu, Klubei eta kirolariei iritzia eskatuko diegu”.

Ziur nago egitasmo honekin Gasteizek bisitari gehiago hartuko dituela” jarraitu du Etxebarriak, “edo kirol ekitaldi gehiago hartuko dituela, kirol turismo familiarra erraztuko duela eta merkatuan turismo-kirol-produktu berriak ezarriko dituela”.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31