Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   HELMUGA TURISTIKO ADIMENDUNAK

Xixon Helmuga Turistiko Adimendunen Sarearen Kudeatzaileen V. Topaketaren egoitza da

Basquetourrek gaur hasi eta hilaren 11n amaituko den topaketa honetan parte hartuko du

1 / 7
Enrique Martínez, SEGITTURreko presidentea
Enrique Martínez, SEGITTURreko presidentea

HTA Sarearen kudeatzaileen hitzordu nagusia Xixonen izango da gaurtik aurrera eta Basquetour erakunde parte-hartzaileetako bat da. Topaketa honetan, HTA Sarean sartuta dauden 450 kide titularretatik (helmugak) 150 kudeatzaile publiko baino gehiago bilduko dira hilaren 11ra arte. Parte-hartze horrek sinergiak sortzen, jakintza transferitzen eta esperientziak eta kezkak trukatzen lagunduko du zalantzarik gabe, lurralde guztietan egindako lana bateratzeko eta Helmuga Turistikoen Sareak eskaintzen dituen jarduera eta zerbitzuetan hobekuntzak identifikatzeko.

 

Euskadik HTA Estrategiaren aldeko apustua egin du 2018tik, urte horretan pilotatu baitzen metodologia Donostian. Gipuzkoako hiriburua zigiluarekin nabarmendu zen 2019an, eta haren atzetik etorri ziren Gasteiz eta Uribe, Goierri eta Arabako Errioxa eskualdeak.

 

Gaur egun, Euskadin turismo-helmuga adimendunaren ziurtagiria lortzeko prozesuan murgilduta daude Bilbo, Getxo, Debagoiena, Bidasoa eta Arabako Ibarrak.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko edozein helmugak har dezake parte prozesu horretan, eta, beraz, zenbat eta gehiago izan, orduan eta gertuago egongo gara Euskadi helmuga osoa turismo-helmuga adimendun, kalitatezko eta arduratsu bihurtzeko.

 

Informazio gehiago:

https://www.segittur.es/sala-de-prensa/notas-de-prensa/gijon_acoga_v_incluso_gestores_red_dti /

 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30