Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ESTATISTIKA DATUAK

2024ko iraileko Eskaintza eta Eskari Turistikoaren Analisia eta Euskadi Barne-Merkatuarentzako Helmuga Gisa

EUSKADI BARNE-MERKATUARENTZAKO TURISMO-HELMUGA GISA

Barne-merkatuak Euskadi turismo-helmuga gisa aukeratzeko motibazio nagusiak bere natur-guneak (%56) eta Euskal Kostaldea, bere ingurunea eta hondartzak (%54) dira. Bigarren mailan, gastronomia (%47) eta ondarea, artea eta kultura (%43) aurkitzen dira.  

Belaunaldi gazteenek, Euskadin zehar bidaiatzeko motibazio handiena gastronomian, Euskal Kostaldeko helmugetan eta bere inguruneetan aurkitzen dute; baita hondartzetan eta festa herrikoietan ere.  

40 eta 64 urte bitarteko biztanleen kasuan, arteari, ondareari eta kulturari ematen diote garrantzi handiagoa.  

Azkenik, bizilekuak ere desberdintasunak markatzen ditu Euskadira bidaiatzeko motibazioen eragina baloratzeko orduan. Horrela, Barnealdeko edo Errioxa Arabarreko udalerrietan bizi diren herritarrek garrantzi handiagoa ematen diete erosketak egiteari edo jai herrikoietara joatearihiru euskal hiriburuetan bizi diren pertsonekin alderatuta, hauek neurri handiagoan bisitatzen baitituzte naturguneak, eta Euskadiko ondarea, artea eta kultura. Euskal Kostaldeko udalerrietan bizi direnek, berriz, gehienbat gastronomiaz eta naturguneak bisitatzeaz gozatzen dute.  

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu estatistika operazio ofizialaren txostena:  “Turismo-ohiturak eta turismo hartzaileari buruzko pertzepzioa, 2024”

 

2024ko iraila

  • Euskadik irailean eguneroko plaza-eskaintza handiago bat erregistratu du, +%2,4 (62.498), eta eskari-adierazleetan hazkunde arina lortu du 2023ko irailarekin alderatuta: gaualdiak +%0,2 (983.527), eta plaza-okupazio maila +%0,2 (45,10%). Aldiz, sarrerak -%0,6 (461.953) jaitsi dira.
  • Hotelek (Euskadiko eguneroko plaza-eskaintzaren %60a) plaza-eskaintza handitu dute irailean, baina eskari-adierazle guztietan beherakada izan dute. Albergue turistikoek, berriz, irailean eskaintza eta eskari-adierazle guztietan igoera garrantzitsuak izan dituzte. Apartamentu turistikoek ere irailean goranzko joera izan dute, plaza-okupazioan izandako jaitsiera arina izan ezik (-%0,5). Nekazaritza-turismoko ostatuek, aldiz, plaza-okupazioan bakarrik izan dute hazkundea (+%0,3). Eta kanpinetan, eskari eta eskaintza-adierazle guztietan jaitsierak izan dira.
  • Helmuga guztiek eguneroko plaza-eskaintza handitu dute hil honetan, irailean. Hala ere, Arabako Errioxak bakarrik itxi du iraila eskari-adierazle guztiak positiboan izanda.

 

Merkatu igorleen sailkapena. 2024ko iraila

  • Merkatu internazionalak merkatu nazionalak baino kuota altuagoa izan du, %56 vs %44, eta %0,3ko hazkundea izan du 2023ko iraileko datuekin alderatuta. Aldiz, merkatu nazionalak %4ko jaitsiera izan du.
  • Hamar merkatu igorle nagusien artean, hazkundea izan dutenak Madrilgo Erkidegoa, Erresuma Batua, Alemania, Herbehereak eta Valentziako Erkidegoa dira.
  • Rankingaren buruan daude, ordena honetan: Madrilgo Erkidegoa (%10,6), barne merkatua (Euskadi) (%7,9), Frantzia (%7,2), Katalunia (%6,6) eta Erresuma Batua (%6).

 

2024ko Urtarrila-Iraila metatua

  • 2024ko metaketaren balantzea positiboa izan da Euskadirentzat, igoerekin honako arloetan: sarrerak, +%4 (3.711.869); gaualdiak, +%4,1 (7.939.955); plaza-okupazio maila, +%3,7 (42,70%); eta eguneroko plaza-eskaintza, +%2,4 (58.283).
  • Ostatu mota guztiek hazkundea izan dute eskaintza eta eskari adierazleetan, landa-ostatuen kasuan izan ezik. Landa-ostatuen plaza-eskaintza %2,1 murriztu dira, gaualdiak apur bat jaitsi dira (-%0,2), eta turisten sarrerak ere beherakada izan du (-%1).
  • Adierazle guztietan igoerak izan dira Vitoria-Gasteizen, Donostian, Euskal Kostaldean eta Arabako Errioxan. Bilbon eta Euskadiko Barnealdean, berriz, eguneroko plaza-eskaintza murriztu egin da, eta turisten kopurua eta gaualdiak jaitsi dira. Halaber, Barnealdean plaza-okupazioa %1 jaitsi da.

 

Merkatu igorleen sailkapena. 2024ko Urtarrila-Iraila metatua

  • Turisten %51 merkatu nazionaletik dator. Hala ere, merkatu internazionalak urte arteko hazkunde handiagoa izan du, %7koa, eta 2024an serie historiko osoan kuota altuena lortu du, %49.
  • Hamar merkatu igorle nagusien artean lau merkatu internazional daude: Frantzia, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Alemania. Beherakada izan duten merkatu igorleak, turisten kopuruan zein gaualdietan, barne merkatua (Euskadi) eta Andaluzia dira. Frantziako merkatuaren kasuan, gaualdiak %0,1 jaitsi dira.
  • Rankingaren buruan honako hurrenkera hau dago: Madrilgo Erkidegoa (%12), Frantzia (%10), barne merkatua (Euskadi) (%9,4), Katalunia (%8) eta Estatu Batuak (%4,4).

 

INFO +: https://www.euskadi.eus/euskadiko-behatoki-turistikoaren-buletinak/web01-a2behtur/eu/  

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31