Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ESTATISTIKA DATUAK

2024ko martxoko Euskadiko eskaintza eta eskari turistikoari buruzko koiuntura-adierazle nagusien azterketa

Euskadiko Behatoki Turistikoak 2024ko martxoko Euskadiko eskaintza eta eskari turistikoari buruzko koiuntura-adierazle nagusien azterketa laburra egin du, 2024ko urtarrilletik martxora metatua, 2024ko Aste Santua, eta araututako turismo-ostatu guztiei buruzkoak.

2024KO MARTXOA

2024ko martxoan igorera nabarmenak izan dira sarreretan, +%21 (372.635), gaualdietan, +% 24 (750.030), plazen okupazio-mailan, +%21 (36,26%), eta eguneko eskainitako plazetan, +% 6 (57.510).

Ostatu-tipologia guztiek igoera handiak izan dituzte 2024ko martxoan, bai eskaintzaren adierazleetan, bai eskariaren adierazleetan.

Martxoko itxiera positiboa destino guztietarako, Bilborako izan ezik, egun bakoitzeko plaza-eskaintza beherantz doitu baitu.

 

MERKATU IGORLEEN SAILKAPENA. 2024KO MARTXOA

10 turistatik ia 7 merkatu nazionalekoak dira. Nazioarteko merkatuak urte arteko % 31eko hazkunde handia izan du, eta martxoko kuotarik altuena lortu du, % 37.

10 merkatu igorle nagusien artean nazioarteko hiru merkatu daude: Frantzia, Erresuma Batua eta Alemania, eta Andaluziako merkatua baino ez da murriztu .

Rankingaren buruan daude, ordena honetan: Madrilgo Erkidegoa (% 14,2), barne-merkatua (Euskadi) (% 11,7), Katalunia (% 9,5), Frantzia (% 9,3) eta Gaztela eta Leon (% 4,5).

* Aurten gogoan izan behar da martxoan Aste Santuko lau egunak sartzen direla.

 

2024KO URTARRILA-MARTXOA METATUA 

2024ko lehen hiruhilekoan igoera handiak izan dira sarreretan, +12% (856.307), gaualdietan, +%12 (1.697.316), plazen okupazio-mailan, +%10 (29,42%) eta eguneko eskainitako plazetan, +%2 (50.473).

Ostatu-tipologia guztiek gora egin dute eskaintzaren eta eskariaren adierazleetan. Kanpinaren kasuan izan ezik, plazen okupazio mailak behera egin baitu,eta landa-ostatuek plaza gutxiago eskaintzen baitituzte egunean.

Hazkunde garrantzitsuak Euskadiko helmuga guztietan, baina Arabako Errioxaren kasuan plazakako betetze-maila jaitsi egin da. Bilbok eta Euskadiko Herrizaingo Sailak ere plaza gutxiago eskaintzen dituzte egunean, 2023ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.

 

MERKATU IGORLEEN SAILKAPENA. 2024KO URTARRILA-MARTXOA METATUA

10 turistatik ia 7 merkatu nazionalekoak dira. Nazioarteko merkatuak % 21eko urte arteko hazkundea izan du, eta 2024ko lehen hiruhileko honetan serie historiko osoko kuotarik altuena lortu du, % 35.

10 merkatu igorle nagusien artean nazioarteko merkatu bat dago, hirugarren postuan dagoen merkatu frantsesa. Hala turista-kopuruan nola gau-kopuruan behera egiten duten merkatu igorleak honako hauek dira: barne-merkatua (Euskadi) eta Andaluzia.

Rankingaren buruan daude, ordena honetan: Madrilgo Erkidegoa (% 14,3), barne-merkatua (Euskadi) (% 13,6), Frantzia (% 10,1), Katalunia (% 8,5) eta Gaztela eta Leon (% 4,5).

 

2024KO ASTE SANTUKO BALANTZEA

Okupazio-adierazle guztiek behera egin dute Euskadin, 2023ko Aste Santuarekin alderatuta.

Gasteiz da okupazioan, turista-kopuruan eta ostatu-gauetan hazkunde garrantzitsua izan duen helmuga bakarra. Donostiak gora egin du turista- eta gau-kopuruan, eta Arabako Errioxak ere gora egin du gau-kopuruan eta okupazioan.

Euskadi osoan % 5 jaitsi den arren, 10 turistatik 6 merkatu nazionaletik datoz.

 

Informazio gehiago

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31