Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ITB AZOKA, BERLIN 2025

Alemania nazioarteko 4. merkatua da Euskadirentzat

Alemaniako merkatuak gora egiten jarraitzen du. 2024an 156.876 sarrera izan dira, hau da, % 2,5 gehiago 2023arekin alderatuta, eta gaualdiak % 4,2raino igo dira. Erregistratutako zifra horiek serie historiko osoko handienak dira.

Aurten ere, Euskadik presentzia izan du Berlingo ITB azokan. Bilbo-Bizkaia, Donostia-San Sebastián, Vitoria-Gasteiz eta Arabako Errioxa helmugek parte hartu dute, baita euskal enpresa talde batek ere, azoka honetan, alemaniar jatorriko merkatura gorantz doan une batean. Izan ere, merkatu horrek Euskadiko sarrera guztien gainean duen portzentaje-kuota % 3,8koa da. Hala, 7. postuan dago Euskadi bisitatzen duten merkatuen ranking orokorrean, eta 4. nazioartekoan, Frantziaren, Estatu Batuen eta Erresuma Batuaren atzetik.

Alemaniako merkatuari buruzko 2024ko datuek erakusten dute hazkunde iraunkorra izan dela, bai sarreretan, bai gaualdietan, aurreko urtearen aldean. Euskadi, beraz, aurreikuspen onekin joan da martxoaren 4tik 6ra egin den azoka profesional honetara, eta hainbat hitzordu hitzartuta lotu ditu aurretik. Euskadi-Baskeland gunea Turespañaren standean dago, eta 4 erakusmahai eta 7 lan-mahai izan ditu.

 

Alemaniar merkatuari buruzko datuak

Euskadin batez besteko egonaldia 5,8 egunekoa da, eta pertsonaz eta egunez batez besteko gastua 89,7 eurokoa. Batez besteko adina 56 urtekoa da. Bereziki nabarmentzekoa da turismo seniorra, segmentu horretako beste merkatu igorle batzuen aldean % 62 baita. Euskadira bidaiatzeko arrazoi nagusiak hiriko turismoa ( % 20), kostaldeko turismoa ( % 16), kultura eta ekitaldiak ( % 16), gastronomia eta ardoak ( % 16) eta ibilbideak ( % 15) dira. Urtarokotasunari dagokionez, merkatu horrek kontzentrazio nabarmenak ditu udaberrian, batez ere maiatzean. Aipatzekoa da ere, iraila eskaririk handiena duen hilabetea dela.

Alemaniar turista potentzialaren profila hau da: inprobisatzea gustatzen zaio eta ostatuan aurrezten du, abenturazalea da baita ere. Bere kabuz erreserbatzen ditu bidaia-webguneak erabiliz, eta natura- eta kultura-inguruneak eskaintzen dituzten helmugak gustoko ditu.

 

Euskadi-Baskeland markaren posizionamendua Alemanian

Alemaniar merkatuako erdiak Euskadi ezagutzen du eta % 5ek noizbait bisitatu duen  helmuga turistiko bat da. Bisitarien gogobetetzea, oro har, positiboa da. Euskadi, helmuga gisa, landa-turismoarekin, ibilbide-turismoarekin eta natura- eta kultura-turismoarekin lotzen du Alemaniako merkatuak. Euskadi segurua eta masifikatua ez den bezalako helmuga gisa ikusten da, eta ezaugarri horiengatik oso ondo baloratuta dago.

Martxoa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31