Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EZAGUTZA-BIDAIAK

Alemaniako kazetariek Euskadiko kultura gastronomikoaren baliabideak ezagutuko dituzte

Atzo Balmasedan hasi zen bidaiak Mungian, Lekeition, Donostian eta Zumaian jarraituko du, besteak beste.

1 / 4

Basquetourrek Alemaniako hainbat kazetari gonbidatu ditu Euskadira, bertatik bertara ezagut dezaten Euskadiko «slow food» mugimendua. Bidaiaren barruan sartzen dira: Mungia, Balmaseda eta Lekeitioko euskal “slow cities” izenekoak, baita kultura gastronomikoarekin zerikusia duten bestelako helmuga eta baliabideak ere, hala nola, Donostiako «slow fishing» edo Zumaiako geodibertsitatea.

Bidaia atzo hasi zen Balmasedan, putxeren ohiko bazkari batekin eta ondoren Enkartadako Museora egindako bisitarekin. Bertan, "Mutur beltz" aurkeztu diete, Karrantzako ardia sustatzeko bizi-proiektu bat, desagertzeko arriskuan dagoen espeziea, artzain lanbidea bera bezala. Herriko erdigune historikoa ere bisitatu zuten, eta bertako produktuekin egindako afari batekin amaitu zen eguna.

Gaur goizean, kazetari-taldea Gueñesko Bio Basque Design Center-era joan da, moda, ekonomia birsortzaile eta biodiseinuaren industriarako diseinu eta garapen zentrora, eta, handik, Mungiara joan dira, baserritarren merkatua bisitatzera. Kepa Freirerekin bazkalduko dute, Bizkaiko «slow food» mugimendua sortu zen txokoan. Euskal kulturara eta hizkuntzara hurbiltzeko ere aukera izango dute dute Landetxobaso etxean, eta, handik, Lekeitioko kostako herrira joango dira. Bertan, Santa Katalinako itsasargia bisitatuko dute eta antzinatik nabigazioaren oinarriak ezagutuko dituzte, Elantxobetik Lekeitiora itsasontziz egindako bidaia birtuala egingo dute eta emakumeak herrian duen paperaz hitzegingo diete. Ondoren, jatetxe tipiko batean afalduko dute.

Bihar, larunbata, Lekeitioko alde zaharrera bisita egingo dute eta Lea Artibaitik oinez joango dira, GR 383 ardoaren eta arrainaren ibilbidetik eta handik Gipuzkoara joango dira. Donostian baxurako itsasontzi bat eta Itsas Etxea bisitatuko dituzte, azken hau Gipuzkoako arrantzaleen kofradiek sortua, Euskadiko kostaldeko arrantza sustatzeko eta balioesteko helburuarekin. Europar Batasunak onartutako irabazi-asmorik gabeko erakundea baita. Kofradian egingo den bazkari batek osatuko du goizeko ekitaldien egitaraua eta, arratsaldean, Orion egingo dute gaua, igande eta bidaiaren azken egunean Euskal Kostaldeko Geoparkea bisitatzeko, UNESCOren munduko geoparkea eta bere gune geologikoen eta balio handiko paisaien garrantziagatik nabarmentzen dena.

Basquetourrek antolatutako programa zabalak, Frankfurteko OETa eta bidaia igarotzen den udalerrien lankidetza izan du.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31