• EUSKADIKO BEHATOKI TURISTIKOA
Argitaratuta familia-turismoak Euskadin duen portaerari buruzko txostena
" Euskadiko Behatoki Turistikoak txosten hau Ibiltur Aisia 2019 egitasmoaren barruan lantzen du
Euskadiko Behatoki Turistikoak argitaratu du 2019an Euskadira adin txikikoekin, familia-turismoa, etortzen diren bisitarien profila eta portaerari buruzko emaitzen txostena.
Arlo honen azterketa Ibiltur Aisia 2019 egitasmoan egiten duen lanaren zati bat da.
Txostenaren emaitza nagusiak honakoak dira:
- Euskadira egiten diren aisialdiko bisitaldien % 11etik gora familia-turismoari dagozkio. Turismo-mota horrek euskal kostaldeko helmugak, txangoak eta jarduerak atsegin ditu eta, aldi berean, hirietako turismo-ereduetatik aldentzeko joera du.
- Udako turismoa da nagusiki, eta Aste Santuan ere nahiko errotua dago.
- Beste turismo-mota batzuekin alderatuta, gehiago bilatzen du hurbileko pertsonen laguntza helmuga aukeratzeko, baina neurri berean erabiltzen du Internet bidaia antolatzeko.
- Ibilgailu pribatuaren mende dagoen bidaiatzeko modua da, beste batzuk baino askoz gehiago.
- Batez ere hoteletan hartzen dute ostatu familian bidaiatzen duten turistek, baina, era berean, beste bidaiari batzuek baino maiteago dute kanpina.
- Hiriguneetan, nekazaritza-eremuetan edo kostaldean ibilaldiak egitea da familia-turismoaren oinarrizko jarduera; beste kolektibo batzuen artean baino askoz zabalduago dago hori, entretenitzeko eta gozatzeko beste modu batzuen kalterako, erosketak egitea salbu.
- Jarduerak kontratatzeko joera txikia du, eta, ondorioz, turismo-mota horren gastu-maila batez bestekoaren oso azpitik dago.