Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   KODE ETIKOA

Aurten, 600 euskal turismo-erakundek jorratuko dute Turismoaren Kode Etikoa

" Martxoan, Basquetour-ek programaren bigarren edizioan parte hartzeko egindako deialdiaren erantzuna oso arrakastatsua izan da, iaz baino 200 enpresa eta helmuga gehiagorekin. " Parte hartzen duten erakundeek konpromisoa hartuko dute erantzukizun sozialaren eta ingurumen- eta ekonomia-jasangarritasunaren printzipioak eguneroko jardunean hartzeko. " Aurten bi berrikuntza sartu dira programan: prestakuntza-ibilbide berri baten garapen teknologikoa eta Etika Turistikoko Praktika Onen gida diseinatzea.

Aurten, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren printzipioak betetzeko lan egiteko konpromisoa hartu duten EAEko turismo-erakundeak 600 inguru izango dira, aurreko urtean baino 200 gehiago. Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak kudeatzen duen programan parte hartzeko deialdia martxoan jarri zen abian, tokian tokiko teknikarien oinarrizko laguntzarekin, eta erantzuna arrakastatsua izan da.

Programa honen helburua Euskadiko turismo-erakundeek erantzukizun sozialak eta ingurumen- eta ekonomia-jasangarritasuna eguneroko jardunean txertatzea da; hala nola, turisten eskubideak errespetatzea, haien berezitasunak, bizimodua, gustuak, itxaropenak eta sinesmen-aniztasuna. Horrela, turismo-agenteek beren gain hartzen dute tokiko kultura eta tradizioa eta kultura-ondareko elementuak errespetatu eta zaintzeko lan garrantzitsua, 8 printzipiotan jasoa.

Aldi berean, tokiko komunitateen eta jarduera turistikoen arteko elkartasuna bultzatzen da, horiek dakartzaten onura ekonomiko, sozial eta kulturalak, enplegua esaterako, bertako komunitateen onurarako izan daitezen.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bere gain hartzen du bisitatzen gaituzten pertsonen eta haien ondasunen babesa zaintzeko eginkizuna. Azkenik, turistei gure legeak, kultura eta gure ohitura eta erabilera sozialak errespetatzeko informazioa eta deia egingo zaie.

Programaren bigarren edizioak bi berrikuntza nagusi izango ditu: prestakuntza ibilbide berri baten garapen teknologikoa eta Etika Turistikoko Praktika Egokien gida diseinatu eta garatzea.

Parte hartzen duten 600 entitateek beren destinoetako teknikarien eta Basquetourren prestakuntza eta aholkularitza laguntza izango dute, eta memoria bat osatuko dute, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren printzipioak betetzen direla bermatzeko. Memoria horiek etika batzorde batek baliozkotuko ditu, eta, ondoren, Etika Turistikoaren Erregistroan sartuko dira.

Etengabe hobetzeko proiektu honek urrats garrantzitsua izan nahi du EAEko turismo-erakundeek 2030eko Agendaren 17 GJH (Garapen Iraunkorreko Helburuak) lortzeko bidean, aurrera egin dezaten.

 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30