Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EUSKAL KOSTALDEA-SURFING EUSKADI

Basquetour-ek Euskadiko surf-mundua sustatuko du Frantzian

" Surf Session, Frantziako surf aldizkari zaharrena eta garrantzitsuenerako lankidetzan ari den Andy Criere surflari profesionala gure kostaldeko lau surf-helmuga bisitatzen dihardu atzotik

1 / 3

Basquetour, Turismoaren Euskal Agentziak Euskadik surfaren inguruan duen eskaintza sustatuko du Frantzian eta horretarako Surf Session aldizkarirako, Frantziako zaharrena eta garrantzitsuena eta 130.000 irakurle dituena, lanean ari den Andy Criere surflari profesionala gure artean dago atzotik. Datorren irailaren 2ra arte, kostaldeko lau toki bisitatuko ditu: Donostia, Zarautz, Mundaka/Bakio eta Sopela/Getxo.

Bidaian zehar sare sozialetarako edukiak sortuko dituzte: Instagramen 82.000 jarraitzaile ditu aldizkariak eta 24.000 surflariak, berak. Grabatutako irudiak gainera, euren webgunean eta Euskadiko turismoaren webgunean eta sare sozialetan zabalduko dira.

Jarduera honen helburua Frantziako surf turisten artean, Euskal Herriko olatuez gain, Surfing Euskadi zerbitzuak sustatzea, surf industria ezagutaraztea, esaterako, YOW surfskateak edo Cabianca shaper-ak, eta uretatik irten eta gero egin daitezkeen jarduera turistikoak erakustea da; hau da, surf helmuga bere osotasunean aurkeztea.

Horretarako Andy Crierek eta lan-taldeak lekuan lekuko surflariekin solastuko dira (Borja Agote, Garazi Sanchez, Mike Dobos…), Surfing Euskadiko eskolak bisitatu eta klubeko alojamenduetan hartuko dute atseden, mota guztietako gastronomia probatuko dute (sagardotegi, erretegi, pintxo taberna...) eta bestelako jauduerak ere egingo dituzte: Paddle Surf Urdaibain, Itsasmuseum-eko surfari buruzko erakusketa bisitatu eta abar.

 

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31