Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   OMT

Basquetour OMTko Afiliatuen Zuzendaritza Batzordeko kide hautatu dute

" Agentzia zuzendaritza-organo horretako kide izango da 4 urtez.

Turismoaren Euskal Agentzia Turismoaren Mundu Erakundeko Afiliatuen Zuzendaritza Batzordeko kide izendatu dute 4 urterako, hilaren 16an egindako hauteskundeetan.

Mundu osoko 20 kidek osatzen dute Batzordea, bi zerrendatan hautatutako erakundeen artean aukeratuak: bata orokorra, Basquetour bertan zegoena, eta bestea eskualdekoa. Basquetourrez gain, honako erakunde hauek aukeratu dituzte, besteak beste: FITUR-Madrilgo Nazioarteko Turismo Azoka, IATA-International Air Transport Association (Suitza), AEHM- Madrilgo Hoteletako Enpresa Elkartea, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Merkataritza eta Turismo Fakultatea, NECSTOUR- The Network of European Regions for a Sustainable and Competitive Toourism (Belgika) edo Mexikoko Confederación Panamericana de Escuelas de Hotelería, Gastronomía y Turismo.

Gainera, Zurab Pololikashvili idazkari nagusiak beste 3 kide gehiago aukeratuko ditu, presidentea eta bi presidenteorde izango direnak.

Kide Afiliatuen Zuzendaritza Batzordea kide afiliatu guztien ordezkaritza-organoa da. Urtean bitan biltzen da,gutxienez, eta honako gai hauei buruzko aholkuak ematen dizkio idazkari nagusiari:

  • Kide Afiliatuen integrazioa eta ekarpena OMTren jomugetan, misioan eta lan-programa orokorrean,
  • Estrategia egitea, lan-programaren proiektua onartzea eta haren aplikazioaren jarraipena egitea, eta OMTren lan-programa orokorrean txertatzea.
  • Zuzendaritza Batzordearen ohiko eta ezohiko bileren aktak onartzea,
  • LMEren finantza-txostenerako eta finantza-egoera ikuskatuetarako sarbidea,
  • Zuzendaritza Batzordeko lehendakariari gaiak proposatzea azken horren bileretako gai-zerrendarako.

OMTk 159 estatu ditu gaur egun, eta egoitza Madrilen du.

 

 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30