• FORMAKUNTZA
Basquetourrek Enpresa Turistiko Adimenduna arauaren erredakzioan parte hartzen dihardu
Arauak irizpideak zehaztuko ditu turismo-erakundeek, enpresek eta zerbitzuek adimena euren kudeaketan txerta dezaten.
Gaur egun helmugen badute honetarako euren beren-beregiko metodologia; HTA-Helmuga Turistiko Adimendunak deritzona et, honezkero, Euskadiko hiriburuek eta eskualdeek lantzen dutena.
Basquetourrek parte hartzen dihardu UN 178510 Turismo-Enpresa Adimenduna-TEA arauaren erredakzioan lanean ari den Normalizaziorako Batzorde Teknikoan, helmugen kasuan Helmuga Turistiko Adimendunak-HTA metodologiarekin egin zen bezala, turismo-erakundeek, enpresek eta zerbitzuek adimen turistikoaren ekosisteman sartzeko eta euren eraldaketa digitala eta jasangarriaren protagonistak izateko irizpideak izan ditzaten.
Â
Arau horrek planteatzen du eraldaketa hori enpresan adimena txertatzearen bidez egituratzea, gobernantzari, berrikuntzari, teknologiari, irisgarritasunari eta iraunkortasunari buruzko alderdiak kontuan hartzen dituen kudeaketa-sistema baten bidez aplikatuta, helmuga turistikoetan aplikatzeko metodologiarekin paralelismoa erakutsiz.
Â
Arau honetako betekizunak eta gomendioak ezarriz, TEAk bost ardatz horiek txertatuko ditu bere kudeaketan eta jardunean, enpresak ezarritako beste lehentasun batzuekin batera.
Â
Basquetourrek hasieratik parte hartzen du arau honen definizioan, Turismoko Estatu Idazkaritzako (SETUR), Turismoko Berrikuntza eta Teknologiak Kudeatzeko Estatuko Merkataritza Sozietateko (Segittur), Espainiako Normalizazio Elkarteko (UNE), beste autonomia-erkidego batzuetako teknikariekin eta intereseko enpresa-elkarteekin batera, besteak beste.