Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   GASTRONOMIA

Basquetourrek turismo gastronomikoko esperientziei buruzko prestakuntza-jardunaldi batean parte hartu du Donostian

Euskadiko sektore turistikoko 32 profesional bertaratu ziren, astelehen honetan, Basque Culinary Centerreko auditoriora jardunaldian parte hartzeko.

1 / 6

Basque Culinary Centerrek aurrez aurreko prestakuntza-jardunaldi bat hartu zuen joan den astelehenean, turismo gastronomikoko esperientzien diseinuaren arloko prestakuntza-programaren barruan.

 

Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak antolatutako ikastaroa, Basque Culinary Centerrekin elkarlanean, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta BCCren arteko akordioaren barruan kokatzen da, Euskadi Gastronomika sareko eragile eta profesionalei kalitatezko prestakuntza eskaintzeko helburuarekin.

 

Jardunaldiari hasiera emateko, Irantzu Hijazo Basquetourreko Produktu Saileko kideak eta Idoia Calleja Basque Culinary Centerreko Masters eta Ikastaroen zuzendariak ongietorria eman zioten.

 

Ondoren, David Morak, ikastaroaren zuzendariak, "Esperientzia turistikoak sortzea" hitzaldia eskaini zuen. Bertan online bozketa bat egin zen esperientzia turistiko bat integratu behar duten elementuak aukeratzeko, eta benetakotasunaren osagaia bozkatuenetako bat izan zen.

 

Ondoren, beste helmguga eta enpresa batzuetako arrakasta kasuetan oinarritutako blokea aurkeztu zen. Bertaratutakoek Ariadna Ribas Kataluniako Turismo Agentziako turismo gastronomikoko produktuen ardunardunaren bidez “Benvinguts a Pagès” proiektua ezagutu ahal izan zuten, eta Amaia Zubeldiak Sagardoa Route-en prestakuntza-eta garapen-prosezua, eta baita turismo gastronomikoan duten esperientzien eskaintza ezagutarazi zuen, agentzia horretako Produktu arduradun gisa.

 

Era berean, Alberto de la Iglesiak, Alma Carraovejasen enoturismoko arduradunak, bitxitasun handiko proiektu ekoturistiko baten jatorria eta hazkundea erakutsi zigun; eta, azkenik, Encitruf-eko Feli Sánchez eta Javi Lópezek “trufiturismoa”ren aldeko apustuan duten esperientzia azaldu ziguten.

 

Bai aurkezpen horietan, bai ondoren, mahai-inguru gisa, gure ustez Euskadi Gastronomika sareari balioa eman diezaioketen kezka eta proposamen batzuk partekatu ziren, bai eta enpresek turistak gero eta gehiago eskatzen eta baloratzen duen produktu-mota bati buruz ezagut dezaten lagundu ere, eta Euskadiko turismo gastronomikoaren eskaintza hobetu.

 

Programa joan den urriaren 10ean jarri zen martxan online formatuan eta 63 lagunek eman dute izena, baina izena emateko epea ez da 2023ko otsailaren 28ra arte amaitzen.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31