• SUSTAPEN TURISTIKOA
Donostiako Gabonetako azoka, Euskadiren sustapenerako erakuslehio
Gaur arratsaldean irekiko ditu ateak eta urtarrilaren 6ra arte zabalik egongo dira.
Euskadik informazio turistikoa emateko gunea izango du, gehien bat, barneko bisitariari zuzendua.
Gaur irekiko ditu ateak Donostiako Gabonetako merkatuak eta Euskadik, bertan, informazio turistikoa emateko gunea izango du, helmuga barneko bisitarien artean batez ere, baina beste merkatu batzuetatik hirira hurbiltzen direnen artean ere, sustatzeko.
Hilabetez, Ramón Labayen plazan, Maria Cristina hotelaren ondoan, kokatuko den informazio-gunean turismo-gidari profesionalak egongo dira, Euskadiren eskaintza orokorrari buruz, euskal ibilbide handiari buruz, gastronomia, natura, kostaldea, familia eta industria turismoari burz eta baita, landa-etxeetako eskaintzari buruzko informazio profesionala eta eguneratua emateko. 2.000 egutegi ere emango dira, Gabonetako azoka hauetan asko eskertzen den materiala baita.
Barneko merkatua Euskadira etortzen direnen arteko sailkapenean lehena da, sarrera guztien %15arekin eta Madril (%13), Catalunya (%9), Frantzia (%7) eta Andaluziaren (%4) aurretik. Hau, 2021ari dagokionean baina honez gain, aurtengo lehen hiruhilekoan ere, hazkunde nabaria izan da 2021eko epe berarekin alderatuta, %22ko eta %21eko igoerekin sarreratan eta gaualdietan, hurrenez-hurren. Datu historikoak baitira hauek. Beraz, Euskadin, turismo-sektorearen susperraldian funtsezko merkatua da.
Urtarokotasunari erreparatuz gero, 2019. urtera arte merkatu horretan ez zegoen kontzentrazio nabarmenik, baina eskaera handiagoa zegoen udaberrian, udazkenean eta, Aste Santua edo Gabonak bezalako denboralditan.
Euskal bisitarien %72 hoteletan egiten dute lo, %13 kanpinetan, %12 landa-ostatuetan eta %4 apartamentu turistikoetan. 6,2 gauko egonaldiak egiten dituzte eta pertsonako bataz beste 97 euroko gastua egiten dute, bataz beste orokorra den 120 eurokoaren azpitik. Euskadin barrena bidaiatzeko arrazoi nagusien artean hiriko turismoa (%25), gastronomia eta ardoak (%21), kostaldeko turismoa (%17), natura eta abentura-turismoa (%12). Touringa (%12), landa-turismoa (%6) eta kultura-ekitaldiak (%6) daude.
Egonaldian ekintza gutxi egiten dituzte, 4bat besterik ez. Baina naturarekin lotutako ekintzetan nabaritzen dira, esaterako landa-inguruetako herrietan bizimodu lasaia egitea (ibilbidetxoak eginaz), mendi-ibiliak, zikloturismoa, ornitologia, parke naturalak edo norberaren zaintzarekin lotutako jarduerak (bainuetxeak, talasoterapiak) egitea gustukoak dituzte. % 53k bikotekidearekin bidaiatzen du, % 22k familiarekin, % 12k lagunekin eta % 10ek bakarrik.
Barne-merkatutik datozenen % 90ek oso positibotzat jotzen dute Euskadi helmuga turistiko gisa.