• JASANGARRITASUN TURISTIKOA
ECOTRANSek turismoaren arloko Glasgowko Adierazpena sinatu du
" Horrela, Basquetour kide duen sare europarrak konpromisoa 2030erako egungo emisio-maila erdira jaisteko eta 2050erako zero isurtzeko helburua lortzen laguntzeko konpromisua hartu du.
Basquetour kide duen ECOTRANS, European Network for Sustainable Tourism Development, Sareak turismoaren arloko klima-ekintzarako Glasgowko Adierazpena, hilaren 4an Klima-aldaketari buruzko Nazio Batuen Konferentzian aurkeztu zena, sinatu du.
ECOTRANSen erabakiak hemendik 2030era egungo emisio-maila erdira murrizteko eta 2050erako zero isurtzeko helburua lortzeko lan-konpromisoaren erakusgarri izan nahi du.
Glasgowren Adierazpenak helburu hirukoitza dauka:
- Datorren hamarkadan klima-ekintzarako mezu eta ikuspegi argi eta koherenteak definitzea sektore osoan, esparru zientifiko zabalagoarekin eta orain jarduteko premiarekin bat etorriz; turismoaren ekintza klimatikorako mundu-mailako plan koherente bat izateko premia aitortuz.
- Bideak eta ekintza espezifikoak zirriborratzea, klima-ekintza turismo-sektore osoan lerrokatzen dela eta turismoaren eraldaketa-ahalmena bizkortzen dela bermatzeko; isurketa garbiak zero izango dira lehenbailehen.
- Turismo-industria osoaren sinatzaileak animatzea laguntza publikoa erakustera, sektoreak larrialdi klimatikoari ematen dion erantzuna zabaltzeko, finantzaketa neurtu, deskarbonizatu, birsortu, lagundu eta desblokeatzeko konpromisoan oinarrituta.
Informazio gehiagorako Glasgowko Adierazpenaren testu osoa aurki dezakezu hemen.