Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ESPAÑA VERDE

"España Verde"k gora egin du, eta 17 milioi bidaiari baino gehiago jaso ditu 2025 urtean

Euskadiko, Kantabriako, Asturiasko, Galiziako eta Turespañako ordezkariek Santanderran egin dute urteko azken jarraipen-bilera, Kantabriaren koordinaziopean; honek Asturiasi emango dio lekukoa FITUR 2026an.

Euskadik, Galiziak, Asturiasek eta Kantabriak osatutako Espainia Berdea turismo-markak 17,3 milioi bidaiarirekin itxi du 2025 urtea. Horrek aurreko aldi berarekiko % 2,1eko igoera dakar, eta, horrela, penintsulako iparraldeko erreferentziazko turismo-helmuga gisa duen kokapena sendotu du.

Jarraipen Batzordearen azken bilera gaur egin da Santanderreko Hotel Real-en, Kantabriaren koordinaziopean, zeinak Asturiasi emango baitio lekukoa urtarrilean, FITUR 2026an.  Topaketan Kantauri itsasertzeko erkidegoetako eta Turespañako ordezkariek hartu dute parte, besteak beste Jakes Aguirrezabal Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza sailburuordeak.

Asturiasek 2026an koordinazio-lanari ekitearekin batera, España Verde marka turistikoak nazioarteko ospea sendotzeko lanean jarraituko du, penintsulako iparraldean naturari, kulturari eta gastronomiari lotutako esperientzien bila dabiltzan bidaiariak erakartzeko helbururarekin.

 

Azaroa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30