Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   LEHIAKORTASUN TURISTIKOA

Euskadi liderra da Estatuko rankingean Europako Ekoetiketa Ekologikoa duten ostatuei dagokienez

" Euskadik ostatuetarako Europako Ekoetiketa Ekologikoaren ziurtagirien Estatu osoko % 69 hartzen du. " Azken bost urteotan, Euskal landa-ostatuetan ekoetiketa ezartzeko programa hau Basquetour eta IHOBEren arteko lankidetzaren emaitza da.

Euskadi –Europako Etiketa Ekologikoarekin akreditatutako 35 ostaturekin– liderra da Estatu osoko rankingean, eta Europako helmuga nagusietako bat da halako azpiegituretan, beste herrialde batzuen aurretik: Herbehereak (25 ostatu), Eslovenia (13 ostatu), Kroazia (6 ostatu), Malta (6 ostatu) edo Portugal (5 ostatu).

Euskadin Europako etiketa ekologikoa duten 35 turismo-ostatuak  ingurumen-ziurtagiri hori duten estatuko mota horretako 51 ostatuen % 69 dira, eta horrek erakusten du Euskadiko ostatu-sektorearen jasangarritasunarekiko konpromiso-maila. 35 ostatu horietatik 11 Araban, 15 Bizkaian eta 9 Gipuzkoan daude. Austriak (39 ostatu), Italiak (55 ostatu) eta Frantziak (182 ostatu) bakarrik gainditu dute Euskadi ranking horretan.

Europako Etiketa Ekologikoa Europako Batzordearen ingurumen-aitorpen eta -identifikazio ofizialaren sistema da. Sistema egiazkoa, zorrotza eta borondatezkoa da, ingurumen-inpaktu txikiagoa duten produktuak eta zerbitzuak sustatzen dituena, baliabideak modu efizientean erabiltzen eta ingurumena eraginkortasunez babesten laguntzeko. Logotipoaren bidez, kontsumitzaileak azkar eta erraz identifika ditzake.

Ostatu horiek, beren kontsumoak minimizatzeaz eta kontrolatzeaz gain, berokuntza- eta argiztapen-ekipamendu efizienteak dituzte; ura aurrezteko gailuak dituzte; garraiobide jasangarriak sustatzen dituzte; eta tokiko produktuak eta ekologikoak eskaintzen dizkiete ostalariei.

Ekoetiketa ekologiko europarraren ezarpena euskal landa-ostatuetan sailen arteko lankidetzaren emaitza da, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren elkarte publikoak diren Basquetour-Turismoaren Euskal Agentzia eta IHOBEren artekoa.

Egiaztagiria lortu duten ostatuek ingurumen-irizpide zehatzak bete behar dituzte. Eskakizun horien artean hauek nabarmentzen dira: ingurumena kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema dokumentatu bat ezartzea, ingurumen-jarduna hobetzeko erregistroak eta neurketa eskatzen dituena; ingurumen-arloko legeria betetzea, baita aplikatu beharreko sektore- eta lan-legeria ere; eremu desberdinetan ezartzen diren 22 nahitaezko irizpide betetzea (kudeaketa orokorra, energia, ura, hondakinak eta hondakin-urak, eta beste irizpide batzuk, hala nola garraio jasangarria); eta gutxieneko puntuazio bat lortzea hautazko irizpideen multzo bati dagokionez, ostatuak eskaintzen dituen zerbitzuen arabera.

Ostatuak, gainera, arlo horretan duten konpromisoa adierazi behar die ostalariei, eta gonbita egin behar die beren jokabidearen bidez ere ingurumena gehiago babesten lagun dezaten.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31