• JAIALDI GASTRONOMIKOA
Euskadi, protagonista, Málaga Gastronomy Festival-aren 5. edizioan
La Marina plazan maiatzaren 24tik 27ra bitartean ospatuko den Málaga Gastronomy Festival (MGF)-aren 5. edizioak Euskadi izango du jomuga gonbidatu gisa.
Málagako udaletxean gaur ospatu den MGF18aren aurkezpen ofizialera Eusko Jaurlaritzaren Turismo eta Merkataritza sailburuordea joan da.
Euskadi “Cocinando entre Amigos” zikloan parte hartu duten edo hartuko duten sukaldari ospetsuek ordezkatuko dute, esaterako, Álvaro Garrido (Bilboko Mina jatetxekoa), Aitor Arregi (Getariako Elkano jatetxekoa) edota Iñaki Gorrotxategi (Tolosako Casa Julián jatetxekoa).
Euskadik bere gastronomia sukaldaritza erakusketen bidez sustatuko du eta aipatzekoa da Xabier Zabaletarena, Donostiako Aratz jatetxekoa. Tailer enogastronomikoak ere ospatuko dira José Ramón Agiriano, Karlos Arguiñanoren Aiala Eskolako sumillerrarekin, “puntxerak” deitutakoen dastaketa herrikoia eta euskal dantzak Aukeran DKtaldearekin, baita euskal ardo eta gaztaien dastaketak ere. Honez gain, lau egunetan, La Marina plazan kokatutako stand patean pintxoak eskainiko zaizkie bertaratzen diranei.