Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   SUSTAPEN TURISTIKOA

Euskadik sustapen turistikoa bultzatzen dihardu Mexikon bidaia-agentzia espezializatuekin eta turoperadoreekin topaketak eginez

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Javier Hurtadok eta Basquetourreko zuzendari Daniel Solanak Mexiko Hirira egindako bidaia instituzionalaren esparruan, bilerak egin dira Mexikoko sektorearekin, Euskadiren potentzial turistikoa ezagutarazteko ez ezik, bi helmugen arteko esperientzien eta ezagutzen trukea sustatzeko ere.

1 / 2

Hala, Mexikoko hedabide espezializatuekin eta bidaia-agentziekin bilerak egin dira, eta Euskadiko turismo-eskaintza bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, aberastasun kultural, gastronomiko eta naturala eta turismo jasangarriarekin duten konpromisoa nabarmenduta.

Era berean, topaketa bat egin da Mexikoko turoperadore eta turismo-eragileekin, Euskadiren helmuga Mexikoko merkatuan bultzatzeko aliantzak eta sinergiak ezartzeko.

Sailburuak nabarmendu du Mexiko merkatu estrategikoa dela Euskadirentzat, eta topaketa horiei esker sendotu egin direla lankidetza eta sustapen turistikorako loturak, Mexikoko bidaiariei zein euskal turismo-industriari mesede eginez.

Ekintza horien bidez, Euskadik berretsi egiten du bere eskaintza turistikoa nazioartekotzearen aldeko apustua, bai eta Mexikokoa bezalako merkatu estrategikoekin harremanak sendotzeko konpromisoa ere.

Maiatza 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31