Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   GASTRONOMIA

Euskadiko Turismoak euskal gastronomia sustatzeko sare sozialak estreinatu ditu

" Euskadi Gastronomikako Instagram eta Facebook-eko profil berriek sektoreari eta bisitariei, Euskadin, turismo gastronomikoari lotutako jarduera guztiak emango dizkie ezagutzera. " Euskadi Gastronomika turismo enogastronomikoan potentziala duten hiriburu eta eskualdeetako eskaintza eta baliabide erakagarriak marka bakar batean biltzen dituen sare bat da. Eta hori, helmuga horietako sektore ezberdinetako enpresa-sare pribatua inplikatuz egiten du, hain zuzen ere, nekazaritza, elikagaien industriak, merkataritza, ostalaritza, jarduera espezializatuetako enpresak, museoak eta kultura gastronomikoa hedatzeko tokiak.

Eusko Jaurlaritzako Turismoak martxan jarri ditu bi sare sozial berri euskal gastronomia eta dagokion turismo-eskaintza sustatzeko. Instagram eta Facebook dira sortutako bi komunikazio-kanal berriak, Euskadi Gastronomika marka bakar batean turismo enogastronomikoan potentziala duten hiriburu eta eskualdeetako eskaintza eta baliabide erakagarriak biltzen dituen sarea da. Eta hori, helmuga horietako sektore ezberdinetako enpresa-sare pribatua inplikatuz egiten du, hain zuzen ere, nekazaritza, elikagaien industriak, merkataritza, ostalaritza, jarduera espezializatuetako enpresak espezializatuak, museoak eta kultura gastronomikoa hedatzeko tokiak.

Euskadi Gastronomikaren helburu nagusia Euskadiren lidergoa turismo gastronomikoan lortzea, finkatzea eta sendotzea da eta, aldi berean, kultura gastronomikoaren potentzial guztiari lotutako turismo-produktu enogastronomikoa garatzea da.

Sare sozial berriek sarearen nobedade guztiak eskainiko dituzte eta, publiko ezberdinetara egokitutako formatoetan, Euskadiko plan eta esperientzi gastronomiko interesgarrienak hedatuko ditu. Kanal berriek egungo komunikazio-tresnak osotzen dituzte, webgunea eta YouTube kanala, hain zuzen ere, euskal gastronomia sustatzeko ezeze, sareko eragileek eta enpresek ematen dituzten zerbitzuak ere.

Euskadiko turismo-atarian dagoen https://www.euskadigastronomika.eus/eu webguneak, besteak beste, euskal turismo gastronomikoaren mapa bat du, gastronomiarekin zerikusa duten produktuak eta zerbitzuak biltzen dituena. Baliabideen katalogo zehatz bat eta enpresen bilatzaile batez gain, “Google”, “Trip Advisor” edo “Soles Repsol” bezalakoetan oinarritutako sailkapena ere eskaintzen du eta arreta berezia ematen dio produktuen eta tokien argazkietako guneari.

Bere aldetik, YouTube kanalak euskal sukaldari hoberenetakoen errezetak eta beste ikus-entzunezko biltzen ditu, Hauek webgunearekin batera, Euskadiren turismo gastronomikoaren eskaintza zabala eta erakargarriaren, sareko enpresek eta establezimenduek eskaintzen dituzten zerbitzuen aniztasunaren eta kolaboratzaileen azken nobedadeen erakustoki dira.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30