Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ESTATISTIKA DATUAK

Euskal gizartearen gehiengoak uste du turismoa garapen ekonomikoaren eta enpleguaren motorra dela, eta eragin positiboa duela bere bizitzan

Gaur argitaratu da "Turismo ohiturak eta turismo hartzaileari buruzko pertzepzioa" azterlana, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren mendeko dagoena eta Enfokatur Euskadiko Turismoaren Behatokiak egina, Basquetourren bitartez.

Gaur argitaratu da "Turismo ohiturak eta turismo hartzaileari buruzko pertzepzioa" azterlana, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren mendeko dagoena eta Enfokatur Euskadiko Turismoaren Behatokiak egina, Basquetourren bitartez. Eragiketa hau estatistika ofizialean sartu da; horregatik, edizio honetan handitu egin da lagina, eta emaitzak hobetu dira adin-tarte batzuetan. Azterlanaren helburu nagusia da euskal herritarren ohitura turistikoak aztertu, deskribatu eta monitorizatzea da, baita herritarren iritziak eta jarrerak aztertzea bisitarien eta turisten etorrera dela eta.

Ildo horretan, emaitzek fenomeno turistikoaren hainbat dimentsio argitzen dituzte eta gizarteak nola hautematen dituen. Alde batetik, galdetutako hamar pertsonatik bederatzik uste dute turismoaren sektorea garapen ekonomikoaren eta enpleguaren motorra dela. Beste alde batetik, batere garrantzitsutzat jotzen ez dutenen ehunekoa zertxobait igo da (%2tik %4ra).

Gainera, gehiengo batek (%53,0) uste du turismoak eragin positiboa duela bere eguneroko bizitzan. %27,9ak ez du turismoa bere bizitzarekin lotzen, "ez positibo ez negatibo" bezala kokatuz, eta %11,5ak dio turismoak eragin negatiboa duela bere eguneroko bizitzan.

Perzepzio horretan, bizilekuaren izaera turistikoak eragin handia du, eta turismo heldua eta sendotua duen ingurune turistiko batean bizi diren herritarren artean asebetetze faltak handiagoak direla ikusten da, hala nola, Donostian.

Gainera, galdetegian galdera bat sartu da, turista kopuru handia egongo balitz, egoera nola biziko litzatekeen galdetuz. Hau da, nola ikusiko luketen ugaritasuna bere udalerrian une jakin batean hala gertatuz gero (galdera ez da ugaritasuna dagoela uste duten ala ez, baizik eta ugaritasuna balego zer sentituko luketen). Erantzunen artean, %27k adierazi du ez litzaiokeela gustatuko eta %37ri, berriz, bai.

Euskadiko bidaiaria

Euskal herritarren bidaia ohiturei dagokienez, oso zabalduta dago oporretan kanpora joatea edo ihesaldi laburrak egitea. Hala, biztanleriaren %68,5ek adierazi du urtean behin, gutxienez, oporretako aste bateko edo gehiagoko bidaiak egiteko ohitura duela. Gainera, %51,9ak gau bateko edo biko ihesaldiak egiten ditu urtean behin, gutxienez. Halaber, oso zabalduta dago egunean bertan itzultzeko irteerak egitea (biztanleriaren %57,3ak urtean behin, gutxienez).

Era berean, %29,9k bigarren etxebizitza bat du oporretarako (jabetzan edo familian). Zehazkiago esanda, euskal herritarren %9,3k bigarren etxebizitzan igarotzen ditu bere oporrak eta ihesaldi guztiak, eta gehiengoak, %20,6k, oporren zati bat igarotzeko erabiltzen du.

Bidaiak edo ihesaldiak egiterakoan, euskal herritarrek, gehienetan, familiarekin bidaiatzeko ohitura dute (%36,8), edo bikotearekin (%36,3). Halaber, %11,7ak lagunekin bidaiatzeko ohitura du, eta %9,4ak familia eta lagunak elkartzen ditu. Galdetutako pertsonen %3,9ak bakarrik bidaiatzen du.

Gehienek nahiago dute bidaiak pertsonalki planifikatu (%73,4), eta %9ak baino ez du bidaia-agentzia batera jotzen. 65 urtetik gorakoak dira neurri handiagoan establezimendu horietara joaten direnak, egin nahi duten bidaiari buruzko informazioa lortzeko (%45,6). Era berean, gehienek turismo-pakete oso bat eskuratzen dute (%36,7).

Euskal herritarrek bidaia eta ihesaldietarako erabiltzen duten informazio-iturri nagusia Internet da. Internet bidez informatzeko moduak; helmuga edo erreserbari buruzko webguneak (%49,7), sare sozialak (%12,4) eta bidaia-blogak (%9,9) dira. Batuz gero, Internet biztanleriaren %72ak erabiltzen duen informazio-iturria dela ikus dezakegu. Bigarren informazio-iturri erabiliena, lagun eta senideen gomendioak dira (%45). Inkestatuei 2 erantzun-aukera hautatzeko aukera ematen zitzaien.

Euskadin zehar bidaiatzeko euskal herritarren motibazioak

Euskadin zehar bidaiatzeko euskal herritarren motibazioak askotarikoak dira. Bidaiak egiteko pizgarri nagusienen artean, paseatzeko edo jarduerak egiteko naturguneak bisitatzeko motibazioa aurkitzen da; biztanleriaren %56ak motibazio altua edo oso altua duela islatzen du. Era berean, biztanleriaren %54ak euskal kostaldea bisitatzeko motibazioa du, bere ingurunea ezagutzeko eta bere hondartzez gozatzeko.

Bigarren mailako garrantzian gastronomiaz gozatzea dago, eta hori motibazio garrantzitsua da euskal herritarren % 47rentzat. Jarraian, artea, ondarea eta kultura ezagutzea dago, biztanleriaren %43rentzat oso garrantzitsua edo nahikoa garrantzitsua dena.

INFO +:

https://www.euskadi.eus/euskadiko-gizartea/web01-a2behtur/eu/

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31