Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO NAUTIKOA

Euskal Kostaldeko Mahai Nautikoa, Pirinioetako bi aldeetako eragileen arteko topaketa batean

Mahaian Euskadiko turismo nautikoaren inguruan lan egiten duten Euskadiko 60 enpresatik gora daude. AZTIK antolatuta, jardunaldian Kantauriko itsas-planifikazioan garatutako lana partekatzeko eta planifikazio hura hobetu nahian, ekarpenak biltzeko.

Euskal Kostaldeko Mahai Nautikoak, Jon Arratibel bere ordezkariaren bidez, eta Mahaiko kide dan Aktibako arlo nautikako abotseroaile Imanol Garmendiak parte hartuko dute gaur, urriak 2, AZTIk FICOBAn antolatutako “Itsas Planifikazio Espaziala mugaz gaindiko ikuspuntutik: Bizkaiko Golkoaren kasua” izeneko tailerran.

Pirinioetako bi aldeetako 40 itsas-eragile eta erabiltzailerekin AZTIK, Europar Batasunak agindutako Kantauriko Itsas-Planifikaziorako orain arte egindako lana partekatzeko eta, batez ere, planifikazioa hobetu nahian, itsasoko erabiltzaile ezberdinen ekarpenak biltzeko egun osoko jardunaldia izango da.

Tailerrera, 60 enpresatik gora (itsasontzien alokera, garraio turistikoa eta urpean igeri egiteko zentroak) ordezkatzen dituen Euskal Kostaldeko Mahai Nautikoak turismo nautikoaren eta dibertimenduzko nautikaren proposamenak, eskaerak eta ideiak eramango dituzte, eta Nouvelle Aquitaineko enpresa nautikoekin lan bateratuaren aukerak, arlo honetan eta beste batzuetan, baloratu ahal izango dituzte.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31