Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   FITUR 2024

FITURek publiko profesionalari itxiko dizkio ateak gaur

Bihartik aurrera, Madrilgo publikoak azoka bisitatu ahal izango du, eta Euskadiren standa eraldatu egingo da, kultura- eta gastronomia-jarduerak egiteko.

Gaur goizean egingo dira euskal helmugetako azken aurkezpenak.

1 / 4

Gaur, ostirala, amaituko dira FITURen publiko profesionalari eskainitako egunak, eta Euskadiko erakustokiak helmugen azken aurkezpenak hartuko ditu gaur goizean. Bitartean, lan-eremuan, enpresa eta erakundeen bilerak eta hitzorduak egingo dira, madrildarrei eskainitako asteburuko jardunaldien aurretik.

 

Asteazkenetik, mundu osoko turismo-sektorearekin lotutako erakundeak, enpresak eta profesionalak bildu dira IFEMAn eta Euskadiko standean jarduera handia izan da egun hauetan eta, gaur jarraituko duen arren, profesionalen asistentzia txikiagoa izango dela aurreikusten da.

 

Aurkezpenei dagokienez, 10:30etatik 12:30etara protagonismoa Santurtzi, Araba eta Vitoria-Gaseiz, FICOBA eta Zarautzen eskuetan egongo da.

 

Santurtzik 2024rako aurreikusitako turistentzako jarduerak aurkeztuko ditu, guztiak itsasoari begira: herriko jaiak, gastronomia eta sardina ospetsuak, portua, historia, museoak eta itsas munduarekin lotutako jarduerak.

 

Ondoren, Arabako lurraldeak eta hiriburuak bere iragan industrialaren ibilbidea ezagutaraziko dute, eta ondoren, Irungo txanda izango da, zehazkiago, FICOBArena, euskal kostaldeko topaketa profesionalen egoitza den aldetik.

 

Amaitzeko, Zarautzek bere familia turismoaren eskaintza aurkeztuko du.

 

Asteburuko jarduerak

Bihartik aurrera, larunbata, Euskadiko standaren lan-gunea asteburu osoan zehar jarduerak izango diren gune bihurtuko da, hurbiltzen diren madrildarrak erakartzeko.

 

Aurreko edizioetan bezala, pintxo pote solidarioa egongo da Zaporeak GKEaren mesedetan, magia erakusketak Gasteizko Magialdiarekin, sagardo dastaketak Idiazabal gaztarekin, Arabako Errioxako ardo eta olio-, eta txakolin-dastaketak, danborradaren antzezpenak, euskal dantza garaikidearen erakustaldia Aukeran dantza konpainiarekin eta euskal dantza tradizionalaren hastapen tailerrak.

 

Jarduera horiekin, Basquetourrek eta Eusko Jaurlaritzak amaitutzat emango dute FITUR azokako egonaldia aurten.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30