• DTI
Gasteiz helmuga turistiko adimenduna bihurtu da
Gobernantza- eta irisgarritasun-ardatzetan lortu ditu puntuaziorik onenak. Euskadi da hiru probintzia-hiriburuak turismo-helmuga adimendunak dituen autonomia-erkidego bakarra.

Madril, 2025eko maiatzaren 9a.- Vitoria-Gasteiz helmuga turistiko adimendun bihurtu da, THA metodologiak eskatzen dituen baldintzak % 80tik gora gaindituta.
THA metodologian bost ardatz aztertzen dira 97 eskakizunen eta 261 adierazleren bidez, eta Turismoko Estatu Idazkaritzak diseinatu du SEGITTURen bidez. Metodologia horren bidez, orain arte 180 helmuga baino gehiago ebaluatu dira.
Gasteizerako bereizketa horren ondorioz, Euskadi da hiru hiriburuak turismo-helmuga adimendunak dituen autonomia-erkidego bakarra.
Estatu mailan, Gasteizek ez ezik, Bartzelonak, Donostiak, Bilbok, Benidormek, Xixonek, Lloret de Marrek eta Santanderrek ere lortu dute helburu/bereizgarri hori. Hauek helmuga turistiko adimentsu osotzat hartzen dira.
Gasteizko THA berrikuspen-prozesuak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza izan du, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bitartez, eta udal arlo guztien eta helmugako eragile pribatuen inplikazioa izan du, THA berrikuspen honetarako beharrezko informazioa ematen lagundu baitute.
Gasteizen kasuan, gobernantza izan da puntuaziorik handiena lortu duen ardatza, eta, ondoren, irisgarritasuna, iraunkortasuna, teknologia eta berrikuntza.
Arrakastaren funtsezko gobernantza
Gobernantzaren arloan, nabarmentzekoa da Turismo Marketineko Plana eta MICE 2024-2027 edukitzeko egindako lana. Halaber, herritarren parte-hartzearen arloan egiten duen lanagatik. Aipagarria da Elkargoak eta Auzoguneak jardunbide egoki gisa. Irisgarritasunari dagokionez, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuaren erabilgarritasuna. Zerbitzu horretatik, udaleko gainerako arloei laguntzen zaie, udal-proiektuetan irisgarritasuna ezartzeko.
Jasangarritasunari dagokionez, turismo-enpresei laguntzeko zerbitzuak nabarmendu behar dira, turismo-enpresetan iraunkortasun-planak egiten eta turismo-enpresei energia-aholkularitza ematen lagunduz.
Helmugak ezarritako berrikuntzei dagokienez, hirian jende asko biltzen den ekitaldietan aplikatutako bisitari-fluxuen sentsorizazioa identifikatu da teknologian. Berrikuntzari dagokionez, Gasteiz nabarmentzen da politika publikoetan berrikuntza zeharka bultzatzean, bai eta berrikuntza turistikoko proiektuak garatzean ere, hala nola “Ciudad Laboratorio” proiektua.
Azken batean, azpimarratu behar da Gasteizek lan handia egin duela, abiapuntu ona zuela ahaztu gabe, 2020an egin zuen lehen ebaluazioan % 75,2 lortu baitzuen.