Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

Gastronomia eta zikloturismoari buruzko prestakuntza-jardunaldi espezifikoak

Orain arte, honako gai hauek landu dira: sormena eta menu berezien diseinua, bezeroari arreta emateko gakoak: marketin- eta merkaturatze-teknikak, eta aretoko arreta hobetzeko eta bezeroarekin loturak sortzeko jarraibideak.

Maiatzaren 7an izango da azkena, 10:00etatik 14:00etara, "Komunikazioak gastronomia-negozioetan duen garrantzia" gaiari buruz.

Izen-ematea egun bakoitzeko da; beraz, batean baino gehiagotan izena emateko, beharrezkoa izango da jardunaldi bakoitzean izena ematea, bereizita.

Doako prestakuntza-programa da Euskadi Gastronomika sareko enpresentzat, eta plazak mugatuak dira.

Informazio gehiago eta izena ematea: EUSKADI GASTRONOMIKA PRESTAKUNTZA-JARDUNALDIAK - Basque Culinary Center (bculinary.com)

Bestalde, Basque Culinary Centerrekin dagoen lankidetza-hitzarmenaren barruan, Basquetourrek turismo gastronomikoko esperientzien kudeaketa eta diseinuko masterrean parte hartzen du urtero. Aurten, Masterreko 20 ikasleeekin Gipuzkoa Turismoko Hubean egin zen topaketa ostiralean izan zen, hilak 12, eta Agentziak produktu turistiko enogastronomikoaren kudeaketa azaldu zuen Euskadi Gastronomika markaren pean.

 

Zikloturismoa

Zikloturismoari dagokionez, prestakuntza-jardunaldia Basquetourrek eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak antolatutako tailer teoriko-praktikoa izan zen, martxoaren 12an, produktu hori nola sortu eta merkaturatu azaltzeko. Jardunaldiak 3 helburu izan zituen: Zikloturisten profil nagusiak eta dagozkien bidaia-motiboak tipifikatzea, haien behar nagusiei erantzuteko; zerbitzuak eta funtsezko alderdiak zehaztea, bai eta zikloturisten produktura egokitzeko hobekuntza-puntuak ere, eta zuzeneko eta zeharkako merkaturatzeko oinarrizko ekintzak aztertzea. Horretarako, hiru bloke egituratu ziren. Lehenengoan, Basquetourreko Iker Urcelayk testuinguru orokorrari buruz hitz egin zuen, Agentziak diseinatu duen zikloturismoaren ibilbide-orria azalduz. Bigarren blokea Joseba Belokik egin zuen, Euskadi Cycling proiektua zehaztuz. Eta hirugarrenak bi atal izan zituen: bata, produktuari egindako eskaintzaren adptazioari buruzkoa, eta bestea, egungo egoerari buruzkoa.

Jardunaldi hori joan den urtean 3 hiriburuetan enpresen zikloturismoaren eskaintza indartzeko antolatutakoaren jarraipena izan zen.

Saioa Laguardiako Eguren Ugarte hotelean izan zen eta 16 enpresek parte hartu zuten. Arabako Errioxa helmuga ezin hobea eta erakargarria da kirol hau praktikatzeko, batez ere errepideko bizikleta eta legarrezko bizikletarentzat eta oso espezializatutako kirol-publikoarentzat.

Jardunaldi erdiko tailer teoriko-praktiko honen bidez, bertaratutako enpresek bizikletaz bidaiatzen duten pertsonen azalean jarri ahal izan dute eta gai garrantzitsuak landu ahal izan dituzte bisitatzen gaituzten txirrindulariei harrera ona egiteko.

Abendua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31