Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO KODE ETIKOA

GAUR BILDU DA GASTEIZEN ONU TURISMOKO MUNDUKO ETIKA BATZORDEA BERE 33. URTEKO TOPAKETA OSPATZEKO

Daniel Solana, Basquetourreko zuzendari Nagusia, topaketara bertaratu da eta han Etikak turismo-garapeneko politiketan, erabaki-hartze prozesuetan eta estrategietan duen garrantziari buruz hitz egin da. Horren harira, topaketan 10 gomendioz osatutako dekalogo bat aurkeztu da teknologia berrien garapenean, diseinuan eta erabileran sektore turistikoari gidatzeko.

Turismoaren Munduko Kode Etikoaren printzipioak izan dira Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa sortzeko inspirazioa. Gaur egun, Euskadiko 765 erakundek erabaki dute Turismoaren Kode Etikoa sinatzea.

Gomendio horietako batzuk dira, besteak beste, plataforma digitaletan gardentasuna ziurtatzea, datu pertsonalak babesteko sistemak indartzea, gatazkak konpontzeko mekanismoak ezartzea edo IA turismoan erabiltzea arautzea.

Daniela Oterok, Turismoaren Etikaren Munduko Batzordeko bitarteko presidenteak, Euskadin garapen turistiko iraunkor eta etiko baten alde egindako lana goraipatu du. "Euskadik erakutsi du posible dela sektore publikoa eta pribatua inplikatzea elkarrekin lan egiteko turismo-industria hobetzeko helburuarekin"

 

Batzordeko kideek Euskadi helmuga turistiko gisa bisitatzeko aprobetxatuko dute topaketa eta zuzenean ezagutu ahal izango dute euskal turismo-sektoreko enpresen eta baliabideen turismo-eskaintza, eta nola gauzatzen diren praktikan Kode Etikoaren printzipioak.

 

Apirila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30