Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   INDUSTRIA-TURISMOA

Goierrik natura eta kultura uztartzen dituen meatze gunea du

1 / 6

Gaur aurkeztu dute Goierriko Meatze Gunea Zeraingo Aizpitta zentroan Goitur erakundeko kudeatzaile Nikolas Osinaldek, Basquetour-eko zuzendari Daniel Solanak eta Zeraingo alkate Amaia Junquerak. 

Zerain, Mutiloa eta Ormaiztegiko udalerriek aspaldi hasi zuten lan ildoarekin jarraitzeko borondatea berretsi dute gaurko aurkezpen honekin, eta urtetan lantzen aritu diren norabidean sakondu nahi izan da, ondorengo ekimen hauen bidez:

  1. Meatze gune desberdinen arteko loturak, lehendik dauden bide publikoen sarea osatuz.

  2. Bertako ondare kultural eta naturalaren interpretazioarekin jarraitzea, hiru herrietako meatze paisaia balioan jarriz.

  3. Goierriko meatze gune osoaren promozioa eta komertzializazioa, Goierriko garapen turistiko, kultural eta ekonomikorako bide berriak jorratuz.


Guzti hau, azken helburu bat lortzeko egin da: natura turismoa eta industria ondareko turismoa balioan jartzea, turismo jasangarrian oinarrituz bisitariek eta bertako biztanleek ere lurraldeaz goza dezaten.

Aurrez garatuta zeuden fase desberdinekin jarraitu asmoz, gaurko honetan, Aizpittako meatze eremua Mutiloako meatze eremuarekin (Peatza eta Barnaola) lotzeko lana egin da; azken fase honi esker, Zeraingo herrigunetik abiatu eta Ormaiztegiko herrigunera iritsi ahal izango da, Barnaolatik Mutiloako herrigunerainoko adar batekin. Horrenbestez, hiru herriguneak eta hiru meatze eremuak konektatuta egotea lortzen da.

Produktu turistiko hau sendotzeko bidean norabide eta interpretazio seinaleak jarri dira lehendik jarrita zeuden meatze barrutiko seinale ereduak erabiliz: interpretazio seinale bat eta 8 norabide seinale Zerain eta Mutiloa bitartean; norabide eta interpretazio seinaleak egotea funtsezkoa da bisitariak gidatzeko eta ibilbide desberdinetan dauden balio natural, kultural eta historikoak interpretatzen laguntzeko. 

Promozioaren alorrean, orain arte argitaratu diren publikazio desberdinak eguneratzeaz gain informazio berria txertatuz, Basquetour-en laguntzaz, Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdea eta Bide honek dituen adar desberdinak bilduko dituen mapa turistiko berri bat argitaratu da, eta Zeraindik Ormaiztegirainoko eremua digitalizatu da bide batez.

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30