Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EZAGUTZA-BIDAIAK

Herbehereetako eskalada eta mendizale elkarteak Donejakue bidea egiten dihardu Euskadiko barnealdean

Erakundearen aldizkari ofizialak hainbat artikulu argitaratuko ditu etapa desberdinei buruz, eta beste bat Donostiari buruz, Fernando Arambururen «Patria"» liburuaren agertokia.

1 / 3

Joan den astelehenean, abuztuaren 29an, Herbehereetako Eskala eta Mendizaletasun Elkartearen aldizkari ofizialeko bi erredaktore iritsi ziren Euskadira, Euskadiko barnealdean Donejakue Bidearen hainbat etapa egiteko asmoz.

Bidaia hilaren 10ean amaituko da eta Goierrin, Arabako Lautadan, Gasteizen, Arabako Errioxan, Bilbon eta Donostian zehar garatuko da, lehen egunetan bisitatu dituzten Bidasoa-Txingudiz eta Donostialdeaz gain.

«Hoogtelijn» aldizkaria eskaladan, mendizaletasunean edo mendi-ibilietan interesa duten elkartekide guztiengana iristen den argitalpena da, eta aurtengo azken edizioa liburu eta mendiei buruzko berezia izango da. Bertan, euskal bidearen etapei buruzko edukiak eta Fernando Arambururen «Patria» liburuan oinarritutako artikulu berezi bat sartuko dira.

Euskadi helmuga erakargarria da turista holandarrarentzat, independentea bidaietan, erosteko ahalmen handikoa eta ibilbide handiak egiteko interesa duena, ohiko turismo-zirkuituetatik kanpo. Gehienak erretiratuta daude eta, batez ere, udaberri eta udazken artean bidaiatzen dute.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31