Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMOAREN ANTOLAKUNTZA

Herritarren 100 salaketa baino gehiago jaso dira erabilera turistikoko etxebizitzetako iruzurraren aurkako postontziaren lehenengo hilabetean

" Erabilera turistikoko etxebizitzetako iruzurraren aurkako postontzia duela hilabete bat aurkeztu zen eta 111 salaketa jaso ditu dagoeneko " Irregulartasun nagusiak hauek izan dira: Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan izena emanda ez egotea edo baimendutakoak baino pertsona gehiago hartzea " Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak hiru hilean behin informazioa eskainiko du iruzurraren aurkako postontzietako salaketen eboluzioari buruz

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak joan den urrian iragarri bezala, postontzi bat sortu da herritarrek salaketa anonimoak egiteko eta horrela erabilera turistikorako etxebizitzetako eta geletako irregulartasun posibleei buruz informatzeko.

Martxan jarri zenetik 111 salaketa jaso dira: 83 Bizkaian, haietatik 72 Bilbon kokatuak; 27 Gipuzkoan, 17 Donostian kokatuak, eta salaketa 1 Gasteizen. Aurkeztutako salaketetatik 51 dira Turismo Sailaren Erregistroan etxebizitza inskribatuta ez egotea eta 25 edukiera-muga betetzen ez delako, baimendutakoak baino pertsona gehiago hartzean.

Salaketetako batzuk atzera bota beharko dira turismoko agintaritzaren esku ez dauden gaiekin lotuta daudelako ‒eragozpenak zaratengatik edo arazoak bizikidetzan besteak beste‒ baina salatu egin daitezke, hala ere, dagozkien udaletan. Horrekin lotuta, Turismo Sailak gogora ekarri nahi du postontziaren bitartez erantzun ahal izango dien salaketak lege hauen urraketari buruzkoak direla: Turismoaren Legea eta bertatik eratorritako Dekretuak, besteren artean Erabilera Turistikoko Etxebizitzen eta Gelen Dekretua bera, eta Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroaren Dekretua.

Zailtasunik handiena etxebizitzetako iruzurra detektatzeko garaian, iragartzen diren etxebizitzak lokalizatu ahal izatea da, erregistroan inskribatuta egon gabe; eta, bestetik, etxebizitzak gela gisa erregistratuta daudenean eta etxebizitza oso gisa iragarri edo alokatzen direnean. Kasu horiek eta beste batzuk errazago detektatu ahal izateko helburuz, postontzi bat gaitu zen herritarren salaketak jasotzeko, eta auzotarrek beroiek salatzeko halako kasuak ezagutuz gero.

Postontzia anonimoa da eta arau-hauste ohikoenak salatzeko aukera ematen du; orriak berak iradokitzen dituenak, edo salaketa egiten duenak zehaztu dezakeen beste edozein. Hauek dira iradokitzen diren kasuak, ohikoenak direlako:

    • Erabilera turistikorako etxebizitza ez dago inskribatutako Turismo Erregistroan
  • Ez da ikurrik jarri erabilera turistikorako etxebizitzaren eraikineko kanpoaldean edo etxebizitzaren ate ondoan
  • Erabilera turistikorako etxebizitzan baimendutakoek baino pertsona gehiagok hartzen dute ostatu
  • Erabilera turistikorako etxebizitzak ez du erantzukizun zibileko asegururik, etxebizitzaren erabiltzaileei edo hirugarrenei kalteak bermatuko dizkienik, alojamendu-jardueraren ondorioz sor daitezkeenean
  • Erabilera turistikorako etxebizitzaren publizitatea ez dator bat ematen diren zerbitzuen errealitatearekin
  • Erabilera turistikorako etxebizitzaren publizitateak biltzen dituen alderdietako batzuek urratu egiten dituzte funtsezko eskubideak edo askatasun publikoak

 

  • Beste irregulartasun batzuk

https://www.euskadi.eus/interaccion_ciudadania/buzon-viviendas-turisticas-ilegales/web01-tramite/es/

 

 

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30