Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EZAGUTZA-BIDAIAK

"Hola viajes" aldizkariko kazetariak gurean izan dira "Euskadi Confidential"eko eskaintza ezagutzen

Asteburuan Bilbo inguruan, Tolosaldean, Zarautzen eta Donostian izan dira, besteak beste.

1 / 15

“Hola viajes” aldizkari digitaleko kazetariak Euskadin izan dira asteburuan “confidential” eskaintzaren Bizkaia eta Gipuzkoako baliabide batzuk ezagutzeko eta gero, irakurle eta jarraitzaileei helarazteko.

 

Hainbat tokitan izan dira hiru egunetako bidaian. Besteak beste, Bizkaia zubian, Bilbon eta “Boroa” Jatetxean, Bizkaian; Tolosako azokan ospatutako babarrunen jaialdian ere izan dira bertako HIKA txakolindegiko Roberto Ruiz sukaldariarekin eta Enrique Fleischmann, “Bailara”, “Maruka Gastro” eta “Txoko Getaria” jatetxetako sukaldariarekin; Iriarte Jauregian eta bertan dagoen aipatutako “Bailara” jatetxean, Donostiako dendetan, Chillida Leku eta Balenciaga museoetan eta Zarauzko Iñigo Manterola arte estudioan, Gipuzkoan.

 

Eguraldiak lagundu ez arren, bidaiaz eta “confidential” esperientziaz gozatu dute.

 

 

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31