• GASTRONOMIA
Inaugurado el Foro Mundial de Turismo Gastronómico, en San Sebastián
El Foro se celebrará hasta el sábado, día 7, bajo el lema ""Turismo gastronómico: Vuelta a las raíces" y pondrá el foco en las conexiones entre productos, gastronomía y turismo.
En su intervención, el consejero Javier Hurtado ha destacado el liderazgo de Euskadi en turismo gastronómico y la apuesta de las instituciones por reforzarlo.
Turismo Gastronomikoaren Munduko Foroa egiten ari dira egunotan Donostian, Munduko Turismo Erakundeak eta Basque Culinary Centerrek antolatuta. Horrela, ekitaldia Euskadira itzuli da, 2022ko abenduan Naran (Japonia) lekukoa hartu ondoren.
Aurten "Turismo gastronomikoa: sustraiei buelta" goiburua duen foroak produktuen, gastronomiaren eta turismoaren arteko loturetan jarriko du arreta. Urriaren 5etik 7ra bitartean, industriako profesionalek, munduko gastronomiako eta turismoko adituek eta erakundeetako ordezkariek eztabaidetan parte hartuko dute, eta turismoak landa-garapena nola sustatu, erresilientzia ekonomikoa sortu eta kultura-ondarea nola gorde dezakeen aztertuko dute.
Gainera, forora bertaratzen direnek tokiko gastronomia bizitzeko eta dastatzeko bost txangoren artean aukeratzeko aukera izango dute: "Arabako Errioxa, bikaintasun enoturistikoa", "Euskal Herriko eta Idiazabalgo lurraldeko landa-zaporeak", "Urola Kosta: herrien arrantza, paisaiak eta ametsetako zaporeak", "Mendi itsasoa, Gorbeialdea eta Arratiako Harana" eta "Bizkaia – Urdaibaiko kostaldea".
Foroa gaur inauguratu da, besteak beste, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak parte hartuta. Bertan, gastronomiak Euskadin duen garrantzia gogorarazi du, eta, horregatik, "erakundeetatik gure kalitatezko gastronomiaren aintzatespen hori babesten eta bultzatzen jarraitu behar dugu, kalitate hori Euskadin eguneko menu batean, pintxo-barra batean eta Michelin izarra duten gure jatetxeetan baitago. Horregatik, turismo gastronomikoaren aldeko apustua Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren lehentasunetako bat da ".
Sailburuak gaineratu duenez, "turismoaren eta gastronomiaren ikuspegi honetan, iraunkortasunaren ikuspegitik, oso rol garrantzitsua jokatzen du Euskadiko Turismoaren Kode Etiko aitzindariak, OMTk bermatua eta dagoeneko 620 enpresa baino gehiago atxikita dituena. Kode horren esparruan, Euskadi Gastronomikaren balio-karta bat aldarrikatu dugu, klubeko kide diren enpresa eta profesionalen DNAn egon behar duten ezaugarri guztiak biltzen dituena; izan ere, sektorea profesionalizatzearen eta modernizatzearen alde egiten dugu, Euskadiko gastronomiak erreferentziazkoa izaten jarrai dezan eta gure bisitarien motibazio handienetako bat izan dadin ".
Foroan, Basquetourreko zuzendari Daniel Solanak ere parte hartuko du, bihar arratsaldean, "Euskadi Gastronomika, turismo gastronomiko arrakastatsuaren adibide" mahai-inguruan.