Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   LGTBQ+

Javier Hurtado sailburua: "Euskadi anitza, errespetuzkoa eta askotarikoa da, eta gure enpresek eta bisitariek ere hala izaten jarraitzea nahi dugu"

59 enpresak eta Euskadiko turismo-arloko 457 profesionalek LGTBI arloko prestakuntzaren ondorengo lehen ziurtagiriak jaso dituzte gaur.

1 / 13

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok "Hospitality meets diversity" izeneko prestakuntzari lehen ziurtagiriak ematen parte hartu du. Ziurtagiri horiek Basquetourrek sustatu ditu, nazioartean ezaguna den marka batekin, eta turismoaren sektoreko LGTBI prestakuntza aipatzen dute. Proiektu horretan, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila Turismoaren Kode Etikoaren esparruan aritu da lanean, "Euskadik turismo-eredu iraunkor eta errespetuzkoa bultzatzeko duen lidergoaren adibiderik onena baita".

 

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa onartuta, atxikitako enpresek (700 baino gehiago dira) konpromisoa hartzen dute turisten eskubideak, berezitasunak, bizimoduak, gustuak, itxaropenak eta sinesmen-aniztasuna errespetatzeko. Eta turistak, era berean, informatuak eta jarriak izango dira gure legeak, gure kultura eta gure ohitura eta usadio sozialak errespeta ditzaten. Azken batean, genero-berdintasunarekiko errespetua, inklusioa eta tolerantzia bultzatu nahi dira, besteak beste.

 

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak 8 printzipio ditu, eta, zehazki, bigarrenetik sortzen da prestakuntza-proiektu hau. Berdintasunaren, inklusioaren eta aniztasunarekiko tolerantziaren printzipioa. "Gure helmuga segurua, abegikorra, iraunkorra eta errespetuzkoa izaten jarraitzeko, egunez egun gure profesionalak etengabeko prestakuntzan eta sentsibilizazioan sakontzen jarraitzen dugu".

 

Gaur lehen ziurtagiriak eman zaizkie prestakuntza egin duten 59 enpresari, hau da, 457 profesionalek hartu dute parte. Hainbat esparrutako turismo-sektoreko enpresak dira, hala nola museoak (Guggenheim museoa izan da Espainian akreditatu den lehen museoa), hotelak, nekazalturismoak, elkarteak, gida-enpresak, taxiak, upeltegiak, tabernak eta jatetxeak, bidaia-agentziak, eskualde-kudeaketako erakundeak, bidaia-agentziak eta biltzar-antolatzaileak, besteak beste.

 

Sailburuak azaldu duenez, prestakuntza horrek berekin dakar "konpromiso irmoa hartzea bisitatzen gaituztenen harrera egokia izan dadin, Euskadin Turismoaren Kode Etikoa ezartzen aitzindaria izan den eta berariazko prestakuntza eskaintzen aitzindaria izaten ari den helmuga errespetagarri eta inklusiboa izan dadin. Euskadi anitza, errespetuzkoa eta askotarikoa delako, eta gure bisitariek eta enpresek ere hala izaten jarrai dezaten nahi dugulako ".

 

Gainera, prestakuntza horrekin batera, destinoa sustatzeko kanpaina bat egingo da, Euskadi marka aniztasuna, inklusioa eta bikaintasuna bezalako ezaugarriekin lotzeko. Kanpaina merkatu nazionalean eta Alemanian, Frantzian, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan zabalduko da datozen hilabeteetan.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31