• EUSKADIKO TURISMOAREN KODE ETIKOA
Javier Hurtado sailburua: "Pertsonen arteko trukean oinarritutako turismo-jarduerak, betiere, oso lotura estua izan behar du etikarekin, erantzukizunarekin eta jasangarritasunarekin"
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok hasiera eman dio gaur Euskadiko Etika Klusterraren Fundazioak antolatutako “Turismoko etika” jardunaldiari. Aurkezpenean Jon Urresti Vital Fundazioak-eko presidenteak eta José Ignacio Besga Zuazola Euskadiko Etika Klusterraren Fundazioko lehendakariak parte hartu dute.
Sailburuak gogorarazi du turismoa ezagutzan oinarritzen dela, beste kultura eta pertsona batzuekiko harremanean, eta pertsonen arteko trukean oinarritutako jarduerak “beti izan behar duela lotura estua etikarekin, bere alderdi guztietan; Euskadin, jasangarritasunean eta erantzukizunean oinarrituta landu dugu gure turismo-eredua da, eta horrek balio etikoak txertatzea ekarri digu, gure politiken erdigunean errespeturik handiena jarrita”.
Horregatik, sailburuak azaldu duenez: “aitzindariak izan gara, eta 2019an Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa aldarrikatu genuen, eta 2022an Euskal Turismoaren Etika Batzordea eratu genuen, jasangarritasun turistikoa eta bere jardueraren erantzukizun etikoa ezaugarri dituen lurralde bihurtzeko Euskadi. Gaur egun, 620 enpresa baino gehiago aritu dira dute bat egiteko lanean, eta dagoeneko Euskadiko Turismo Etikaren erregistroan sartuta daude. Eta haien ahalegina goraipatu nahi dut, Kode Etikoari atxikitzea ez baita formalismo hutsa. Lan sendoa eskatzen du, prestakuntza eta aholkularitza oinarri hartuta. Hain zuzen, horrek bermatu egiten du erakundeek Kode Etikoaren 8 printzipioak betetzeko duten konpromisoa”.
Lan horri guztiari esker, sailburuak gogorarazi duenez, Euskadi hazkunde jarraitu eta jasangarriko helmuga da, eta urtarokotasuna murrizteko gero eta joera handiagoa du. “Azken hamarkada honetan erakutsi dugu turismo-industria bat eraiki dezakegula gure garapenean erantzukizuna eta jasangarritasuna galdu gabe. Gure enpresen lehiakortasunaren berme bat da hori. Industriak Euskadiko biztanleriaren % 11ri zuzenean lana ematen dio —107.000 familia baino gehiagori—, eta “gure kulturaren eta balioen isla da, Euskadi anitz, heterogeneo eta abegikor baten isla. Horregatik, gaur ere turismo horren balioa aldarrikatu nahi dut, ekonomiarentzat elementu bultzatzaile gisa eta adibide gisa jasangarritasunari eta erantzukizunari dagokienez”.