• TURISMO-SUSTAPENA
Javier Hurtado sailburuak #Turistamaitea kanpaina aurkeztu du, Euskadin turismo jasangarriaren aldeko konpromisoa, sektorea, bisitaria eta administrazioak inplikatzen dituena
" Kanpaina Euskadiko Kode etikoaren ekintzen artean dago; aurten 600 erakunde turistiko bilduko ditu, lehen edizioan baino 200 gehiago.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok #TuristaMaitea kanpaina aurkeztu du, Euskadiko Turismoaren Kode Ekonomikoa programaren ekintzen barruan dagoena. Komunikazio-ekintza hori hedabide digitaletan, Interneteko plataformetan eta sare sozialetan zabalduko da gaurtik, eta gure bisitariak, dagoeneko hemen daudenak eta Euskadira eta Euskadiko turismo-sektorera hurbiltzeko asmoa dutenak inplikatzea du helburu, errespetuzko turismoa, itzulkin sozialak dituena, tokiko ekonomiarako eta irizpide etikoak dituena bilatzeko. Era berean, eskerrak eman nahi dizkie bisitarako helmuga gisa aukeratzen gaituzten bidaiariei.
Sailburuak adierazi du kanpaina honek bisitarien jarrera nabarmendu nahi duela helmuga hori aukeratzean, bai eta gure turismoaren eredu berezian eta eskaintza bereizian oinarritutako erabaki hori hartzeak dakarren konpromisoa ere.
Sailburuak jarduera pixkanaka suspertzen ari dela adierazten duten datuak eman ditu. Hala, ITOURBASK Turismo Bulegoen Euskal Sarearen bisiten arabera, aurtengo lehen seihilekoan % 16ko hazkundea izan da kontsultetan, 2020ko datuekin alderatuta, Euskadi osoan, eta % 28,5ekoa Gipuzkoan, % 9,3koa Bizkaian eta % 7,4koa Araban. Uztailean 110.000 pertsona artatu dituzte bulegoetan; iaz, berriz, 76.000. 2020ko uztailean, epidemia-egoerak jarduera guztiak baimentzen zituen murrizketarik gabe.
Horregatik, Hurtado sailburuak nabarmendu duenez "Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak etengabe lan egin du gure sektoreetako enpleguari eta jarduerari eusten laguntzeko. Gure sektoreetarako zabaldu ditugun erresistentzia-planeko ekintza guztiak batuz gero, 120 milioi eurora iristen gara. Programa hauetaz ari gara: Covid aparteko 15 milioi laguntza turismo eta ostalaritzarako, 30 milioi laguntza euskal ostalaritzarako eta 18 milioi turismoarentzat. Eta orain laguntza horiei duela bi aste euskal ostalaritzako ordezkariei aurkeztu genien programa gehitu behar zaie. Programa horrek itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak aurreikusten ditu gaueko aisialdirako 12 milioi euro inguruko establezimenduentzat. "
#Turistamaitea kanpainak, gainera, turismoaren eta bere profesionalen ahalegina eskertu nahi du; horregatik, benetako agente turistikoen ordezkaritza bat izan da protagonista. Merkatariak, zerbitzariak, sukaldariak, informatzaileak, gidariak, begiraleak, hotelak, zeinu-interpreteak, etab. Leku txiki bateko anfitrioiak, ikus-entzunezko pieza batek dioenez: "Euskadiko mila aurpegien aurpegia dira". Pertsona horietako batzuek prentsaurrekoan lagundu diote sailburuari, eta sinbolikoki sinatu dute turismo jasangarriaren aldeko konpromisoa.
Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa asmo-adierazpen bat baino gehiago da. Alderdi guztiek konpromiso irmoak hartu behar dituzte: Administrazio publikoek, turismo-sektoreak eta bertako pertsonek, bisitariek eta Euskadiko herritar guztiek. Helburu komun bat lortzeko 8 konpromisotan laburbiltzen da: Turismo jasangarria eta arduratsua lortzea. Kanpainako piezetan horietako bakoitza laburtuta ikus daiteke. Aurten, 600 bat euskal turismo-erakundek hartuko dituzte Euskadiko Turismoaren Kode etikoaren printzipioak, lehen edizioan baino 200 gehiagok.
Programa honen helburua da Euskadiko turismo-erakundeek eguneroko jardunean erantzukizun sozialak eta ingurumen- eta ekonomia-jasangarritasuna txertatzea; besteak beste, turisten eskubideekiko errespetua, berezitasunak, bizimoduak, gustuak, itxaropenak edo sinesmen-aniztasuna..
KANPAINAREN IKUS-ENTZUNEZKO MATERIALAK
Instagram #turistamaitea