• PRENTSA-BIDAIAK
Kazetari australiarrek eta finlandiarrek Euskadi bisitatu dute asteburuan

Sanna Kalmari, mugikortasun mugatua duten pertsonentzako turismo irisgarrian aditua den kazetari finlandiarrak Euskadi ezagutu du Turespañarekin lankidetza-proiektu baten barruan. Bost egunetan Donostiara eta Arabako Errioxara hurbildu da eta bertan, gastronomia eta erosketa-ekintzak eta ibilbideak egin ditu.
Bere aldetik, hedabide ezberdinetako kazetari australiarrak Euskadira iritsi dira Singapurreko OET-ak Emirato Arabiarreko Etihad Airways konpainiaren laguntzarekin Estatuko helmuga ezberdinetan zehar antolatutako bidaia baten barruan. Euskadirako bisitaldiak Basquetour eta Donostia Turismoren laguntza izan du eta hiriburu gipuzkoarran eta inguruetan zentratu da.