Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   CHILLIDA LEKU

Lehendakaria Chillida Lekuaren inuagurazio ekitaldiren buru izan da

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan da Chillida Leku berriz ere irekitzeko Hernanin egin den ekitaldian eta nabarmendu nahi izan du gune berezi honen garrantzia. Eduardo Chillidaren senitartekoen, erakundeetako agintarien eta kulturaren arloko ordezkarien aurrean, Urkullu Lehendakariak eskultore donostiarraren “utopia” berriz ere bizirik dagoela azpimarratu du: “Kulturaren eta eskulturaren munduak gune zoragarri hau berreskuratzea ospatu behar du. Artista aparta eta unibertsal batek amestu, asmatu eta sortutako leku bat da hau. Eduardo Chillidaren utopiak bere ateak ireki ditu berriz ere”.

Ekitaldia Zabalaga baserriaren barnean izan da, 'Tolerantziari Monumentua'-ren alboan, eta Urkulluk gogoratu nahi izan du Eduardo Chillidak denbora luzean amestu zuela Chillida Leku: “Eduardo Chillidak berak adierazi zuen aspaldi bere ametsa. ‘Utopia bat amestu nuen behin: nire eskulturak kokatzeko leku bat sortzea eta jendea horien artean ibiltzeko aukera izatea’, esan zuen. Chillida Lekuk utopia hori errealitate bilakatzen du. Eta ateak ireki ditu Eduardo Chillidaren obra bisitatzeko, horien artean ibiltzeko eta bere lana sentitzeko. Artistaren lana ikertzeko, testuinguruan jartzeko eta horren zabalkundea egiteko”.

Izan ere, etapa berri honetan, Hauser & Wirth galeriaren eskutik, Chillida Lekuk eskultore donostiarraren lana ikertu nahi du, beste artista batzuen lana Euskadira ekarri nahi du Eduardo Chillidaren obra testuinguruan jartzeko eta, era berean, hedatu nahi du.

Iñigo Urkullu Lehendakaria, azkenik, nabarmendu nahi izan du kulturak izan duen protagonismoa Euskadik munduan duen irudia aldatzeko eta, horrekin batera, Eduardo Chillida bezalako euskaldun unibertsal baten konpromisoa bere herriarekin gogoratu du. “Bere ametsa egia bilakatzen da eta gure kultura mundura zabaltzen da. ‘Zuhaitzaren antzerakoa naiz. Sustraiak herrian ditut, baina adarrak munduari zabalik ditut’, adierazi zuen. Euskadi-Basque Country-k mundura proiektatzen duen irudia zeharo aldatu da azken urteotan. Eraldaketa hori izan da, neurri handi batean, kulturari eta arteari esker. Asko daukagu eskertzeko Eduardo Chillidari eta bere familiari. Chillida Leku lekuko bizia da”.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31