Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   AURKEZPENA

Retortillo sailburuak Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Plan Estrategikoa aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean

Turismoaren eremuan, Euskadi euskal gizarteari eta sektoreari, turismo jasangarriaren ikuspegitik, aberastasuna eta oparotasuna ematen dien kalitateko helmuga gisa finkatzera bideratzen da. Merkataritzarako, euskal merkataritza, modernoa, lehiakorra, integratua eta berritzailea bilatzen da, Euskadiko herri eta hiriei gizarte- eta hiri-kohesioa emango diena. Kontsumobidek, bestalde, prestakuntza eta informazioa sustatzen ditu, eta, gainera, kontsumoaren eremuan gatazkak prebenitzeko, murrizteko eta konpontzeko tresna bilakatzen da.

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, Legebiltzarrean, 2017-2020rako Plan Estrategikoa aurkeztu du. Dokumentuan sailen lan-jarraibideak zehazten dira, Euskadiko turismoa, merkataritza eta kontsumoa sustatzeari lotutako programak eta aurrekontu-zuzkidurak.


Turismoa

Turismo-arloko plan estrategikoak 3 helburu ditu: hazkuntza hobea, produktibitate gehiago eta turismo jasangarria. Helburu horiek 7 ardatzetan antolatzen dira:

  1. Aparteko turismo-eskaintza garatzea eta, horretarako, gehiengokoak ez diren baliabideak sustatzea, produktu turistiko berriekin, eta deszentralizazioa eta urtarokotasunik eza sustatzen dutenak identifikatzea.
  2. Turistak erakarri eta fidelizatzea, marketin berritzailearekin.
  3. Balioa sortzea tokiko erkidegorako eta, horretarako, turismoaren eragin positiboaren gaineko sentsibilizazioa eragitea, tokiko produktuaren kontsumoa bultzatzea…
  4. Turismo jasangarriko praktikak sustatzea.
  5. Sektoreko prestakuntza- eta lehiakortasun-baldintzei bide ematea eta, horretarako, berrikuntza sustatzea.
  6. Kudeaketa turistikoaren eredua hobetzea.
  7. Kudeaketako eta gobernamenduko eredu berria bultzatzea.


Merkataritza

Merkataritzan 4 jardun-ildo nagusi baliatzen dira:

  1. Sektorea modernizatzea, pixkanaka lehiakortasuna hobetzeko.
  2. Sektorearen enpresa-lehiakortasuna sustatzea eta, horretarako, kudeaketako estandarrak, digitalizazioa, kanalitate orotako testuinguruaren egokitzapena eta prestakuntza oro har hobetzea.
  3. Hiri-inguruneen merkataritza-kudeaketan sakontzea.
  4. Merkataritza-politiken eraginkortasuna hobetzea eta, horretarako, horien diseinuan, aplikazioan eta segimenduan lidergo publikoa sendotzea; eta horretarako eskuragarri dauden giza baliabideak eta teknikoak sendotu eta horien jarduera optimizatzea.


Kontsumoa

  1. Informazioa eta prestakuntza. Kontsumitzaile eta erabiltzaileei beren eskubideen eta horiek baliatzeko moduaren gaineko orientazio, prestakuntza eta informazioa emateko mekanismoak garatzea.
  2. Kontsumitzaile eta erabiltzaileak defendatzea. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideen gaineko errespetu handiagoa sustatzea eta, horretarako, kontsumoa ikuskatzea eta alertak kudeatzea, bai eta kontsumitzaileen elkarteen jardueren gainekoa ere.
  3. Kontsumo-bitartekaritza eta -arbitrajea sustatzea eta, horretarako, kontsumo-gatazkak prebenitzea eta arintasunez, eraginkortasunez eta efizientziaz ebaztea eta, horretarako, borondatez konpon daitezen sustatzea eta euskal kontsumoaren arbitraje-sistema garatzea.
  4. Gako diren erakundeekin lankidetza eta kooperazioa sustatzea: Eusko Jaurlaritzako beste sail eta erakunde batzuk, administrazioak, autonomia-erkidegoak, Europako beste eskualde batzuk, udalerriak, kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak eta abar, eta, horretarako, baterako jarduketa-programak garatzea.
  5. Etengabeko hobekuntza eta berrikuntza. Kontsumobideko arlo eta zerbitzuen artean komunikazioa hobetzeko foroak ezartzea.
  6. Nabaritasuna eta proiekzioa kanpoaldera. Kontsumobideren ezagutza eta irudia suspertzea Kontsumobideko erabiltzaile eta agenteen artean.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31