Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   THE BASQUE ROUTE

The Basque Route, ETBn

" "#Basquexperience"ren ildotik, ekainaren 18an Euskadiko ibilbide turistiko handiaren etapei buruzko 8 kapituluko programa hasiko da. " Barne-merkatuan turismoa sustatzea da helburua, euskal merkatuan

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak berriro sustatuko du Euskadi barne-merkatuan, euskal merkatuan, ekainaren 18tik aurrera. Zortzi saio egingo ditu, realityaren antzeko formatuarekin eta Iñaki Urrutia aurkezlearen eskutik, The Basque Route euskal ibilbide handiaren 8 etapak birsortuko ditu.

Helburua euskaldunak erakartzea eta euren arreta lortzea da uda honetan oporrak Euskadin igaro ditzaten.

Zortzi kapitulu horiek ETBko bigarren kanalean, etb2n, emango dira ostegunero, 22:00etan.

The Basque Route, ibilbide bat Euskadin barrena

The Basque Route Basquetour-Turismoaren Euskal agentziak burututako, bultzatutako eta garatutako egitasmoa da eta honako helburuak ditu:

-Turismo-fluxuak deszentralizatzea.

- Turismo-eskaria urtarotik ateratzen saiatzea.

-Euskadi bisitatzen duten pertsonen batez besteko egonaldia handitzea.

-Turisten batez besteko gastua handitzea.

Ibilbideak 950 km inguruko luzera du, eta zortzi zati ditu: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 70 udalerritatik igarotzen da, 130 erakarpen turistiko baino gehiago ditu, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako 3 baliabide, 4 parke natural…

Ibilbideak ahal den neurrian saihestu egiten ditu zirkulazio azkarreko bide guztiak, slow trip baten antzera, bidaia lasaia, motela, presarik gabea eta une bakoitzaz gozatzeko aukera ematen duena.

Saio bakoitzean, Iñaki Urrutiak Euskal Herriko ibilbidea eta lurraldea zeharkatuko ditu errepidez, eta jarduera turistikoak egingo ditu hainbat udalerritan, bertako pertsonaiekin eta estatuko pertsonaia ezagun batekin. Ibilbidearen zatietan kokatutako ostatu batzuk ere bisitatuko ditu.

Aurreko astean hasi ziren saioak, eta uztailaren 14ra arte iraungo dute.

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31