Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   EZAGUTZA-BIDAIAK

Turismo-eragile japoniarrak Euskadin dira egunotan

Daniel Solana, Basquetour-eko zuzendaria Donostian izan zen atzo beraiekin eta baita Errealeko ordezkariak ere, besteak beste Takefusa Kubo, lehen taldeko futbolari japoniarra.

Japongo enbaxadarekin Basquetour-ek antolatutako bidaia astelehenean hasi zen Gasteizen eta hiru lurraldeetan zehar abiatuko da ostiralera arte.

1 / 11
Daniel Solana Errealeko jokalari Takefusa Kuborekin
Daniel Solana Errealeko jokalari Takefusa Kuborekin

Japongo turoperadore eta Japan Airlineseko talde bat Euskadira etorri da astebetez, Basquetour-ek, Japongo enbaxadaren laguntzarekin, antolatutako ezagutza-bidaian. Astelehenean, Gasteizera iritsi ziren eta han, gastronomiaz gozatzeaz gain, katedrala eta alde zaharra bisitatu zituzten. Egun horretan, ATRAE Euskadiko turismo-agentzia hartzaileen elkarteko presidenteorde Ana Villanuevarekin eta Gasteizko Turismo Bulegoko arduradun Clara Navasekin bildu ziren.

 

Atzo, Gipuzkoan, Goierriko Ondarre Gaztandegian eta Donostian, Chillida Lekun, eta alde zaharrean egon ziren. Topaketak ere izan zituzten, Aratz jatetxean, Nekatur elkarteko Ane Cospedal eta Donostia Turismoko Nagore Vesgarekin, hain zuzen. Eta iluntzean, Mimo jatetxean, “showcooking” batean parte hartu zuten, Basquetour-eko zuzendari Daniel Solanarekin eta Errealeko ordezkariekin ere, besteak beste, Takefusa Kubo, lehen taldeko futbolari japoniarrarekin eta Angel Oyarzun, lehen presidenteordearekin.

 

Gaur, asteazkena, Pasaian izango dira Albaola Faktoria ikusten, Hondarribian eta Hiruzta txakolindegian. Eta, ondoren, Bizkairantza abiatuko dira, Urdaibai, Gernika eta Bilbo bisitatzeko. Gernikan herri kirolen erakusketa bat ikusiko dute eta Bilbon, pintxoak dastatuko dituzte.

 

Bihar, Bilboko Itsasmueum-a, Bizkaia Zubia, Algortako Portu zaharra (bazkaria ere bertan, Goiezti jatetxean egingo dute) eta ondoren, Arabara joango dira. Añanako Gatza-harana eta Arabako Errioxako Laguardia herria, upategiak eta jatetxeak izango dira azken egunetan ikusiko dituzten tokiak.

 

2022ko lehen 7 hilabeteetan, urtarriletik uztailera, Japoniako bidaiarien sarrerek gorakada handia izan dute 2021eko aldi beraren aldean, baina aurreko urteetako lehen hiruhilekoko kopuruetatik urrun oraindik. Urtarokotasunari dagokionez, merkatu horren ezaugarria da Euskadin presentzia handiagoa izatea maiatzetik urrira bitartean. Aipagarria da urria, kontzentraziorik handienarekin, sarrera guztien % 12.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31