• DATU ESTATISTIKOAK
Turismo industriako Eskaintza eta Eskari Turistikoaren Analisia: 2025 urteko metatua, apirila eta maiatza
Enfokatur Euskadiko Behatoki Turistikoak Euskadiko eskaintza eta eskari turistikoari buruzko koiuntura-adierazle nagusien azterketa laburra egin du; 2025. urteko metatua, eta 2025eko apirila eta maiatzekoa, baita araututako turismo-ostatu guztiei buruzkoak ere.

* Oharra: 2025eko apirileko datuak irakurtzeko, kontuan izan behar da 2025ean Aste Santua apirilean izan dela, eta 2024an, berriz, martxoan izan zen.
2025eko urtarrila-maiatza metatua
- 2025 urteak emaitza positiboak metatu ditu adierazle nagusietan, 2024ko urte bereko epe berarekin alderatuta: +%5 (56.333) plaza-eskaintza eguneko, +%4,5 (1.761.065) turisten sarreretan, +%4,8 (3.515.795) gaualdietan eta +%1,8 (34,40) plazen okupazio-mailan.
- Ostatu-tipologiei dagokienez, kanpinak bakarrik jaitsi dira eskaintza eta eskari adierazle guztietan, eta gainerako ostatu-motek emaitza positiboak izan dituzte.
- 2025ean zehar, helmuga guztietan eguneko plazen-eskaintza igo da. Donostiak eskari-adierazle guztietan jaitsiera izan du. Euskal Kostaldeak sarrera eta gaualdi kopuruan behera egin du, eta Vitoria-Gasteizek sarreretan jaitsierak erregistratu ditu.
Merkatu igorleen sailkapena. 2025eko urtarrila-maiatza metatua
- Turisten erdia baino gehiago merkatu nazionalekoak dira (%55). Hala ere, nazioarteko merkatuaren presentzia txikiagoa izan arren, 2024ko epe berarekin alderatuta, hazkunde handiagoa izan du (+%6,3), eta merkatu nazionalak ere hazkunde positiboa izan du (+%3).
- 10 merkatu igorle nagusien artean lau nazioarteko merkatu daude: Frantzia, Erresuma Batua, Alemania eta Estatu Batuak. Jaitsierak soilik Frantziak eta Kataluniak izan dituzte.
- Sailkapenean buru dira, hurrenkera honetan: Madrilgo Erkidegoa (%13), barne-merkatua (Euskadi) (%11,6), Frantzia (%9,7), Katalunia (%7,4) eta Erresuma Batua (%4,6).
2025eko apirila
- 2025eko apirilean eguneko +%4,8 plaza gehiago eskaini dira (62.118), 2024ko apirilarekin alderatuta. Ostatu-eskari adierazle guztiak igo egin dira: sarrerak +%9,6 (413.629), gaualdiak +%12,3 (868.277) eta plazen okupazio-maila +%9,7 (41,90).
- Ostatu-tipologiei dagokienez, landa-ostatuek bakarrik eskaintzen dituzte plaza gutxiago eguneko (-%3), eta kanpinek plaza okupazioa jaitsi dute (-%2,6).
- Apirilean helmuga guztiek emaitza positiboak lortu dituzte, 2024ko apirilarekin alderatuta.
Merkatu igorleen sailkapena 2025eko apirila
- Merkatu nazionalak kuota apur bat handiagoa du nazioarteko merkatuaren aldean, %50,5 eta %49,5, hurrenez hurren. Bi merkatuek gora egin dute 2024ko apirilarekin alderatuta; merkatu nazionalak +%8,6 eta, gehiago, nazioarteko merkatuak +%10,7.
- Apirileko 10 merkatu igorle nagusien artean gehienek hazkundeak izan dituzte. Soilik barne-merkatuak (Euskadi) (-%0,8 gaualdietan) eta Gaztela eta Leonek (-%6,5 sarreretan eta -%4 gaualdietan) jaitsierak erregistratu dituzte. Apirileko hilabete honetan, 10 merkatu nagusien artean, 5 nazioarteko merkatu daude hurrenkera honetan: Frantzia, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Alemania eta Italia.
- Sailkapenean buru dira, hurrenkera honetan: Madrilgo Erkidegoa (%11,9), Frantzia (%10,4), barne-merkatua (Euskadi) (%9,6), Katalunia (%7,8) eta Erresuma Batua (%4,9).
2025eko maiatza
- Maiatzean, igoerak erregistratu dira eguneko eskainitako plazetan +%4 (62.511), 2024ko maiatzarekin alderatuta, eta baita eskari-adierazle guztietan ere: sarrerak +%7,1 (491.753), gaualdiak +%7,7 (986.978) eta plazen okupazio-maila +%2,7 (%46,10).
- Otsailean, plaza-eskaintza handitu da orokorrean turismo-ostatuetan, landa-ostatuetan izan ezik (-%1,9). Ostatu-tipologia gehienek eskari-adierazle positiboak lortu dituzte. Bakarrik apartamentu turistikoek (-%4) eta kanpinek (-%7) jaitsi dute plazen okupazioa. Kanpinek, sarreretan ere jaitsiera izan dute (-%3,3).
- Hilabete honetan, helmuga guztiek eguneko plaza gehiago eskaini dituzte, Euskal Kostaldeak izan ezik, %-0,2ko jaitsierarekin. Vitoria-Gasteizek sarreretan jaitsiera izan du (-%7,8), baita Donostiak ere sarreretan (-%1,7), gaualdietan (-%2,2), eta plazen okupazioan (-%2,4).
Merkatu igorleen sailkapena. 2025eko maiatza
- Nazioarteko merkatuak merkatu nazionalak baino kuota handiagoa du, %55 eta %45, hurrenez hurren. 2025eko hilabete honetan, bi merkatuek gora egin dute, nazioartekoak +%8 eta nazionalak +%6, 2024ko maiatzarekin alderatuta.
- 10 merkatu igorle nagusien artean, nazioarteko 5 merkatu daude; Frantzia, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Alemania eta Herbehereak. Ia merkatu guztiek urte arteko hazkundeak izan dituzte sarreretan eta gaualdietan, Frantzia, Katalunia eta Herbehereak izan ezik.
- Sailkapenean buru dira, hurrenkera honetan: Madrilgo Erkidegoa (%10,9), barne-merkatua (Euskadi) (%9,2), Frantzia (%9,1), Erresuma Batua (%7,8) eta Katalunia (%6,6).
+ INFO: https://www.euskadi.eus/euskadiko-behatoki-turistikoaren-buletinak/web01-a2behtur/eu/