Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   LEHIAKORTASUN- ETA KALITATE-EGIAZTAGIRIAK

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak lehiakortasun- eta kalitate-egiaztagiriak banatuko dizkie euskal enpresei

1.000 euskal enpresak baino gehiagok berritu edo lortu dituzte ziurtagiriak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak kudeatzen dituen bost lehiakortasun-programetan.Euskadi Europako ekoetiketaren ziurtagiriak dituzten ostatu turistiko gehien dauzkan autonomia-erkidegoa da eta Europako eskualde erreferente Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak aitortu du turismo-sektore enpresek lehiakorrago izateko eta Euskadi kalitate gehiagoko helmuga, berritzaileagoa eta ingurumen-arloan jasangarriagoa izateko eginiko ahalegina.

Artium, Arte Garaikidearen Zentroa-Museoa izan da topaleku, eta bertan banatu zaizkie 2017an kalitatearekin, berrikuntzarekin eta ingurumen-jasangarritasunarekin lotutako turismo-lehiakortasuneko programa batean edo batzuetan egiaztapena edo ziurtapena lortu zuten 419 enpresei aintzatespenak.

Egun arte, guztira, 1.024 enpresak berritu edo lortu dute ziurtagiria Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Basquetourren bidez kudeatzen dituen bost lehiakortasun-programetan. 158k Q 640an SICTED programan, 168k IKTen Jardunbide Egokietan, 29k Europako Etiketa Ekologikoan eta 29k Eraginkortasun Energetikoan ere bai.


Ziurtapen-programak

Q programa turismo-arloan kalitate-programa zaharrena da. Q kalitate-ziurtagiri berezia da euskal turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea helburu duen sektorearentzat; beharrezko tresnak ematen ditu kalitatea kudeatzeko eta ziurtatzeko sistema ezartzeko eta merkatuari jakinarazteko. 2017an, 30 enpresak, guztira, Q ziurtagiria lortu edo berritu zuten.

Gaurko ekitaldian, era berean, 168 enpresak informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileran jardunbide egokiak ezartzeko eginiko ahalegina aitortu da. Programa hori turismo-enpresetan teknologia sartzeko dauden oztopoak pixkanaka kentzen joateko sortu dute.

Bestalde, 269 enpresak SICTEDekin (Helmugako Kalitate Turistikoaren Sistema Integrala) duten konpromisoa egiaztatu zuten; horretarako, jardunbide egokiak ezarri zituzten beren lurralde-eremuan, helmugan edo antolamenduan, 2017an. Programa hori Q programa baino berriagoa da, eta helburu du helmugetan sistema integrala ematea, bisitatzen gaituzten pertsonei eskaintzen zaizkien zerbitzuetan kalitate homogeneoa eskuratzeko.

Halaber, Europako Etiketa Ekologikoaren ziurtagiria banatu zaie 6 enpresari. Programa finkatua da eta, gaur egun, 29 enpresa ziurtatu ditu, turismo-enpresetan ingurumen-jasangarritasuna lantzeagatik. Euskadi turismo-ostatu ziurtatu gehien duen autonomia-erkidegoa da estatuan eta Europako eskualde erreferente.

Azkenik, eraginkortasun energetikoaren 6 egiaztagiri banatu zaizkie turismo-establezimenduei. Egiaztagiri hori eremu energetikoaren Europako Ekoetiketa programaren osagarri da.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30