• SARI GASTRONOMIKOEN GALA
Turismo sailburu Alfredo Retortillok akordio bat sinatu du Sol Repsol Gastronomia Sarien banaketarako Gala Euskadin ospatu dadin datozen hiru urtetan
Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak sinatutako hitzarmenaren arabera Repsoleko Soles Gastronomia Sarien banaketa Gala Euskadin 2021era arte ospatuko da.
Retortillo sailburuak sinatu du hitzarmena datorren otsailaren 25ean Gala Donostiako Tabakalera egin dadin. Ekitaldian edizio honetan saritutako sukaldariak eta Repsol Gidaren 3 Sol dituztenak egongo dira. Sailburuak iragarri duenean, Donostian Estatuko erreferentziadun 300 sukaldaritik gora egongo dira, “hiriburu gipuzkoarraren marka munduko gastronomiaren ikur gisa indartzeko lagunduko duena”, gaineratu du. Donostian jaio zen euskal sukaldaritza berria, indarrean dauden printzipioekin: sukaldeko tradizioak berreskuratu, produktuetan benetakotasuna eta berrikuntza.
Akordioa sinatzerakoan Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillo; Donostiako Alkateorde eta Turismo zinegotzi Ernesto Gasco, Repsol Gidako Komunikazio zuzendari Juan Navarro eta Repsol Gidako zuzendari Maria Ritter izan dira. Izenpetzarekin Gala Euskadin hurrengo hiru urteetan ospatzea ziurtatzen da.
Retortillok aurkezpenean azpimarratu du “enogastronomia ospe gehieneko produktu eragarkarrienetakoa dela bisitan datozenen artean. Gure apostua eskaintza anitzaren aldekoa da turismo jarduera jasangarria sustatzeko modurik onena delako baina gure balorerik indartsuenei berezko distira eta kanpo-sustapena ematen dizkieten ekitaldiak errazteari utzi gabe”. Sailburuak gogoratu du, baita ere, Turismo sailak martxoan Enoturismoaren Nazioarteko 11. Kongresua Gasteizen eta Arabako Errioxan ospatzea lortu duela.
Repsol Gidak, Donostiako galan, bere 40 urtebetetzea ospatuko du eta Estatuan erreferente den bertako gastronomia-argitalpen bat da.