• FORMAKUNTZA
Turismoko ikasleek, praktikak, Basquetourren egingo dituzte
" Turismoaren Euskal Agentziak lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu Deustuko Unibertsitatearekin, Erreka Mari LH-ko zentruarekin eta Bartzelonako Unibertsitatearekin
Turismoko euskal ikaslek praktikak egingo dituzte Turismoaren Euskal Agentzian Euskadiko eta Kataluniako hezkuntza-zentru ezberdinekin sinatutako hitzarmenei esker. Hain zuzen ere, bost izango dira aurten kudeaketa turistikoari lotutako gai ezberdinetako proiektuetan parte hartzeko aukera izango duten pertsonak.
Bi ikasle Deustuko Unibertsitatetik datos. Euretariko batek sustapen turistikoko praktikak egingo ditu marketing arloan eta besteak, irisgarritasun-gaietan egingo du lan, lehiakortasun arloan; biak 3 hilabetez.
Elorrieta-Erreka Mari LH-ko zentrua da Basquetourrekin aurten formakuntza-hitzarmena sinatu duen beste bat eta bere bi ikaslek MICE segmentuari buruzko praktikak egingo dituzte, 4 hilabetez, produktu-arloan.
Azkenik, Bartzelonako Unibertsitateko ikasle bat proiektuan arituko da 2 hilabetez, bere praktikak bi arlo ezberdinetan egin ahal izateko: produktu arloan, Euskadi Gastronomikan diharduteko, eta Estrategia, Lankidetza Publiko-Pribatua eta Lurralde-garapen arloan, Turismoaren Euskal Sarearkin zerikusia duten zereginetan.
Akordio hauek Basquetourreko “Prestakuntza-eskaintza garatzea eta euskal ikastetxeekin harremanak izatea” lan-ildoan eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo zuzendaritzaren “Sektorearen profesionalizazioa sustatzea eta turismo lanbideak babestea” planean sartzen dira.
Turismoaren Euskal Agentzian, formakuntza-zentruekin lankidetza-akordio hauek ohikoak badira ere, aurten bereziki garrantzitsuak dira, pandemiaren ondorioz ezin izan direlako egin sektoreko enpresa pribatuetan.