Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   NATURA-TURISMOA

AKTIBATU 2021 jardunaldiak maiatzaren 4tik 6ra arte ospatuko dira

" Natura-turismoa eta jasangarritasunari buruzko jardunaldi hauen seigarren edizioa mistoa izango da lehen bi egunetan eta aurrez-aurrekoa, 6an.

Datorren maiatzaren 4, 5 eta 6an turismoaren sektoreko profesionalak Tolosan eta Hernanin elkartuko dira AKTIBATU 2021 IX. edizioan, natura turismoari eta iraunkortasunari buruzko jardunaldietan. Bizibiziki-k, natura eta iraunkortasun turismoan espezializatutako turismo aholkularitza, antolatutako ekitaldia izango da.

Aktibatu, edizio berri honetan, egungo egoera pandemikoak markatzen dituen behar eta egoeretara egokitzen da. Horregatik, hiru egunetan (goizeko 9:30etik 13:30ra) formatu presentzialean egingo da. Gainera, lehen bi egunetan (maiatzak 4 eta 5ean) online ere parte hartu ahal izango da plataforma birtual baten bidez. Edozein kasutan, antolatzaileek segurtasuna bermatu dute beharrezkoak diren osasun-neurri guztiekin.

Ekitaldi profesional honetan parte hartu ahal izateko izen emateak jardunaldienwww.aktibatu.eus  webgunearen bidez egin daitezke

Jardunaldiak Topic, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroan eta Hernaniko Chillida Leku museoan izango dira. Aurreko edizioak bezala, ezinbesteko hitzordua da natur turismoaren profesional guztientzat, arlo publiko-pribatukoak, baita turismoa edota iraunkortasun arloko ikertzaile eta adituentzat ere. Jardunaldiek euskal administrazio publiko desberdinen babesa dute , besteak beste Basquetour eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailarena.

Turismoaren jarduera une delikatuan dagoen momentu honetan, antolatzaileek ezinbestekotzat joten dute iraunkortasun irizpideetan oinarritutako turismo estrategiak nagusi diren inflexio eta eraldaketa puntu gisa ulertzea; baita turismo sektoreko balio katea indartzen eta helmugako lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten enpresa txiki eta ekimenak piztu eta sustatzea ere. Laburbilduz, inplikatutako eragile guztiek herritar guztientzat onuragarria den turismo eredu baten aldeko apustua egitea.

Aurreko edizioetako esperientzia positiboak bultzatuta, Bizibiziki enpresak berriro ere natura turismoaren eta iraunkortasunaren inguruko hogei profesional inguru bilduko ditu hitzaldi eta hizlari programa bete batekin hiru egunetan zehar.

Lehen eguna, maiatzaren 4a, turismo kudeaketaren, paisaiaren eta ondarearen gaiaren inguruan garatuko da. Turismo jarduerak ingurunearen babesean izan ditzakeen ondorioak ezagutzeko eta horri aurre egiteko estrategia desberdinak aurkezteko esparrua garatuko da. Besteak beste, Bartzelonako Diputazioko Turismo Bulego Teknikoko burua den Xavier Font Urgell edo Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Zerbitzuko Jon Asua hizlariek hartuko dute parte beste askoren artean.

Bigarren egunean, maiatzaren 5ean, euskal turismo elkarteak izango dira ardatz nagusia, ezagutzak partekatu eta gure lurraldearen garapen iraunkorrean eragiteko estrategiak lantzeko helburuarekin. Hau guztia, Euskal Herrian antolatutako eta araututako turismo jarduera baten alde lan egiteko erronkarekin. Natur turismoaren alorrean puntako elkarteetako ordezkarien partehartzea izango duen hitzaldi-programaz gain, gaiaren ikuspegi globala ere eskainiko du Céline Fortin-ek, Adventure Travel Trade Association (ATTA) erakundeko Europako arduradunak.

Azkenik, maiatzaren 6ko egitaraua, Chillida Leku museoan modu presentzialean bakarrik eskainiko dena, ondarearen interpretazioak eta gidaritza interpretatuak turismo estrategian duten garratziaren inguruan landuko da. Gidaritza interpretatuaren oinarrizko ezagutzak eskuratzeko eta interpretazioak ondarea balioan jartzeko erraminta praktikoak eta jarraibideak ezagutzeko aukera egongo da. 

AKTIBATU jardunaldietan izena emateko aukera irekita dago. Interesdun guztiek izena eman dezakete eta jardunaldien inguruko informazio gehiago eskuratu www.aktibatu.eus webgunean.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31