• FAMILIA TURISMOA
'Euskadi Familian'ek Valentziako Familia Turismoaren I. Kongresuan parte hartu du
Basquetourrek sustatutako klubak helmugen ikuspegitik familia-turismoaren bilakaera aztertzeari eskainitako mahai-inguruan esku hartu du, familia guztien beharrei erantzungo dieten proposamenak sortzeko bere esperientzia azalduz.
Basquetour, Turismoaren Euskal Agentzia, Valentziako Familia Turismoaren I. Biltzarrean parte hartu du asteazken honetan, azaroaren 26an. Ekimena Arte eta Zientzien Hirian (Ciutat de les Arts i les Ciències) burutu du Tour & Kids produktu-klubak.
Tour&Kids-en 10. urteurrena ospatzeko antolatutako kongresuaren helbururu nagusia izan da familia-turismoaren bilakaera aztertzea eta estrategia berritzaileak partekatzea. Horretarako, turismo-sektoreko ehun erakunde baino gehiago bildu ditu, besteak beste, helmugak, ostatu-zerbitzuak, turismo aktiboko enpresak eta parke tematikoak.
Basquetourrek sustatutako Euskadi Familian klubak lehen mahai-inguruan esku hartu du, non, helmugen ikuspegitik, familia-turismoaren bilakaera aztertu duten. Familia-tipologia guztien beharrei erantzungo dieten esperientziak nola diseinatu azaltzeko bere ikuspegia eta esperientzia azaldu du euskal ordezkariak.
Esku-hartze horren bidez, Basquetourrek berretsi du Euskadi erreferentziazko familia-helmuga gisa kokatzeko duen konpromisoa, kultura, natura eta aisia adin guztientzat uztartzen dituzten proposamenak eskainiz.