Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO-MERKATURATZEA

Basquetourrek Euskadiko turismo-eskaintza azalduko die Belgika eta Luexenburgoko eragileei

" Bihar formakuntza-programa bat emango du "Travel Magazine" merkatu hauetan buru den aldizkariarekin eta Bruselako OETarekin lankidetzan antolatutako ekimenean.

Bihar, asteartea, Basquetourrek Euskadi eta bere turismo-eskaintzari buruzko formakuntza-programa bat eskainiko du Belgika eta Luxenburgoko merkatuetara zuzendua.

Ekimena “Travel Magazine” aldizkariarekin eta Bruselako OETarekin lankidetzan antolatu da eta iaz “España Verde” markako helmugekin egindakoaren antzekoa da.

“Travel Magazine” Belgikan eta Luxenburgon lidergoa duen turismoko aldizkari komertziala da, hiru asterik behin argitaratzen da eta turismo profesional guztietara iristen da.

Biharko ikastaroa bidaia-profesionalentzako egingo diren serie baten lehena izango da.

Belgikako merkatua inportantea de Euskadirentzat, batez ere, touring produktuarentzat. Errepideez gain, aire-konexio onak daude Bilbo eta Brusela artean eta aurten, baita Charles le Roi eta Vitoria-Gasteizen artean ere.

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31